IRENE MAS SALOM Y MALCOLM MARTINEAU
Bidaia bat, kultura frantsesaren eraginak jaso zituzten konposizio eta artisten artean.
Frantziako kultura eta gizartea inspirazio-iturri eta harrera-herrialde izan zen artista askorentzat. Horien artean daude balio handiko hainbat konpositore, hala nola Baltasar Samper eta Jaume Mas Porcel, guztiak Mallorcan jaioak, eta oraindik ezezagunegiak. Irene Mas Salomek eta Malcolm Martineauk beren lan batzuk erakutsiko dizkigute, baita Frederic Mompouren lanik adierazgarrienetako batzuk ere —azken hori ere Frantziarekin lotuta dago artistikoki—. Errezitala osatzeko, C. Debussyren «Fêtes galants I» eta Poulencen «Fiançailles pour rire» zikloak eskainiko dituzte, besteak beste.
«Life Victoria Barcelona» lied-jaialdiaren lankidetzari esker egin ahal izango da errezitala, eta Irene Mas Salomek hitz eder hauek partekatu ditu errezital horren programari buruz: «Nostalgia positiboa dut eta nire esker ona adierazi nahi dut, egun batean lieden mundu liluragarrian sartzeko aukera izan dudalako. Horregatik, oraingo honetan, gaurdaino bidelagun izan ditudan musikagile batzuei bide ematea da nire proposamena. Horiek guztiek eragin handia izan dute nigan, nire bideko punturen batean». Berekin batera, sentiberatasun handiko pianista bat izango du, Malcolm Martineau britainiarra, ahots-errepertorioari buruz duen ezagutza sakonagatik eta hainbat musika-estilotara egokitzeko duen gaitasunagatik ezaguna. Pianista hori ohikoa da kontzertu-aretorik onenetan, eta orain hemen entzun ahal izango dugu, Arriaga Antzokian.
EGITARAUA
I parte
B.Samper
-Capvespre de juny
J.Mas Porcel
-Recitatiu Líric
-Crepuscle
B.Samper
-Canço de la sirena
-Cirerer florit
Fêtes Galants C.Debussy
– En sourdine
– Fantoches
– Clair de lune
Combat del somni F.Mompou
-Damunt de tu només les flors
-Jo et pressentia com la mar
II parte
Chansons amoureuses J.Mas Porcel
-Chanson d’automne
-Tous deux
-L’allée est sans fin
-En sourdine
-L’Heure exquise
Fiançailles pour rire F.Poulenc
-La dame d’André
-Dans l’herbe
-Il vole
-Mon cadavre est doux comme un gant
-Violon
-Fleurs
Taldea
Pianoa: Malcolm Martineau.
Saioak
Prezioa
16€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: