Lurra, Haizea, Sua eta Ura kontrolatzea mundua menderatzeko. Horra zer nahi duten Heriok eta bere morroiek. Asmo hori eragozteko, Naiara, Alain eta Amets bideari lotuko zaizkio abenturaz betetako bidaia batean, lau elementuak euren aldera erakartzeko. Asmo hori lortzeko, funtsezkoa izango da Ama Naturaren laguntza segurtatzea.
Abestiak, dantzak, akrobaziak eta zuzeneko musika eskaintzen dituen ikuskizun hau dugu Jaso Ikastolako ikasleek sortu duten hirugarren musikala. Imanol Janices, Edu Serna eta Irantzu Zabalzaren zuzendaritzapean, 2014ko irailaz geroztik 12-16 urtera bitarteko 44 ikasle ari dira prestatzen “Invoc4tium” musikal hau.
Taldea
Aktoreak: Jaso Ikastolako ikasleak, Iruña
Zuzendaria: Imanol Janices, Edu Serna , Irantzu Zabalza
Saioak
Prezioa
5 eta 10 euro / Beherapenekin
Iraupena
1 ordu 20 minutu