INTERVIEW. Urez eta hondarrez
Telmo Iruretaren "Urez eta hondarrez" film laburrean oinarritutako ezohiko lana.
Telmo Iruretak zuzendutako De agua y arena (Urez eta hondarrez) izeneko film laburrean oinarritzen da ezohiko pieza artistiko hau. Mireia Gabilondok zuzendu du proiektu hau eta horrelaxe azaltzen du: “Amak, Isabel Uriak, idatzi zion eskutitz eder batetik abiatuta, gure Telmo Irureta maiteak Urez eta hondarrez izeneko film labur ederra zuzendu eta ekoiztu du. Garuneko paralisiaz hitz egiten du, nola eta noiz etorri zitzaion, familiak nola hartu zuen, eta berak nola egokitu behar izan duen inork imajinatzen ez zuen beste bizitza horretara. Tentazioan film laburra ikusi genuen eta gustatu egin zitzaigun. Horrenbeste gustatu ere, gehiago jakin nahi izan genuela. Horregatik proposatu genion Telmori zuzeneko formatu ezohiko eta berezi bat ekoiztea Dorleta Urretabizkaiarekin batera, zeinetan, laburmetraia ikusi ondoren ikusleek ere parte hartuko baitzuten interview baten bitartez, elkarrizketatzaile hurbil eta konplize baten laguntzaz, protagonistari buruz gehiago jakiteko.
Esan gabe geratu zitzaizkion gauza horiek guztiak konta diezazkigun, baita prozesua nolakoa izan den eta zer zailtasun eta poz ekarri dizkion ere… Eta berari buruz hitz egin diezagun, horixe baita gustatzen zaiguna. Orduak eta orduak emango genituzkeelako Telmori entzuten, hura sentitzen, bere barreaz eta umoreaz kutsatzen… azken batean, bizitza berak bizi duen bezala bizitzen ikasten. Eskerrik asko, Telmo!”
Taldea
Zuzendaria: Mireia Gabilondo.
Zuzendari laguntzailea: Laia Bernués.
Antzezleak: Telmo Irureta y Dorleta Urretabizkaia.
Espazio eszenikoa: Fernando Bernués.
Argiztapen diseinua eta ikus-entzunezkoak: Daniel Bernués.
Ekoizpen exekutiboa: Ana Turrillas.
Ekoizpena: Paola Eguibar.
Saioak
Prezioa
18€ /con descuentos
Arriagaren lagunek:% 20eko DESKONTUA
Lorazaina: (loraldia.eus):
15€
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% Gurpil-aulkiko pertsona eta laguntzailea:%50eko DESKONTUA (erreserbatutako espazioetan).
Iraupena
70 min.