Antzerkia - Agertoki irekia

HONDAMENDIA

Axut! & Artedrama

Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau?

2022ko azaroaren 20tik 21ra
Sarreren salmenta ekainaren 29tik goizeko 11:30etan.

2020-ko otsaila. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena Lima bat istripua da beste batzuentzat.

2020ko martxoa. Osasun arazo batek bazterrera apartatu duen irrati- esatariak, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna… Baina samina, nola adierazten da mundua izoztu denean pandemia baten menpe? Eta eszenatokira igotzeko grina galdu ez duen dantzariak nola eman lezake zentzua absurdoak irauli duenean oinarriaren funtsa? Ospitalean bertan, bere lana ahalik eta txukunen egiten saiatzen den erizain arretatsuak, lortuko al du onik ateratzen? Eta Zaldibarren, aita galdu duen alaba eta senarra galdu duen emakumea arrastoen bila dabiltza, egunak, hilabeteak, urte bi. Pantailek hartu dute hitzaren tokia, zaborrak gure bizien arrastoak bihurtu dira, eta astero langile bat hiltzen da beharrean. Astero.

Hitz hoberik topatu ezean hondamendia deitu diogun horrek ataka larrian jarri ditu guztiak, halako gertaera lazgarri baten ondotik deus okerragorik etor ezin daitekeen ustean.

2022ko otsaila. Zabor meta erraldoian aztarrika, bide-seinale modura erabiliko ditugun galdera ikurrak besterik ez ditugu topatu. Eta bizitzaren balizko zentzuaren gainetik, bizitza bera huts-hutsean maitatu behar dugun intuizioa.

Ikuskizuna euskaraz.


Taldea


Zuzendaritza: Ximun Fuchs.
Idazlea: Harkaitz Cano.
Antzezleak: Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Ruth Guimerá, Eneko Gil, Ane Sagues, Jon Ander Urresti.
Bideoa: Maialen Beraustegi.
Koreografia: Philippe Ducou.
Musika: Maite Larburu, Asier Ituarte.
Eszenografia: Fran Dussourd.
Argiztapen diseinua: David Bernués.
Soinu diseinua: Philippe Barandiaran.
Teknikaria: Leltxu Ostolaza.
Teaserra: Eñaut Castagnet.
Argazkiak: Ainhoa Resano.
Diseinu grafikoa: Roberto Quintana.
Ekoizpena: Iasone Parada, Mikel Unamunzaga, Argi Perurena.
Banaketa: Irantzu Azpeitia.
Mediazioa: Arantxa Hirigoyen.
Ekoizpena: Artedrama y Axut!.

Saioak

20 - 19:30.
Día 21 - 11:00.
FUNCIÓN GRUPOS (a partir DBH 4) – PRECIO ÚNICO 6 €

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 50eko DESKONTUA

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP