ABAO TXIKI ARRIAGAN

HIRIRA

Musika: Paul Hindemith

Ikuskizunak bizileku ditugun lekuak birpentsatzera gonbidatzen gaitu.

2024ko maiatzaren 11tik 12ra
Sarrerak erosi


Hirira
Josu Elberdinen egokitzapen musikala da, piano, klarinete, biolin, perkusio, korurako eta abeslari bakarlarientzat, Paul HindemithenWir bauen eine Stadt obran oinarritua.

Easo Abesbatzako haurrek sortutako opera honetan, kantuaren eta sormenezko dantzaren bidez, eta eszenografia moldakor eta ludikoak lagunduta, umeok askatasunez eraikitzen ari diren hiri imajinarioaren zirrikituak ezagutuko ditugu. Haien parte-hartzea funtsezkoa izan da sormen-prozesu osoan eta operaren alderdi guztietan (eszenografia, musika, testuak, dramaturgia, jantziak…), eta beren hiri ideala litzatekeenaren gaineko ikuspegia, balioak eta ideiak proiektu osoaren gidari eta oinarri izan dira.

Hirira ikuskizunak bizileku ditugun lekuak birpentsatzera gonbidatzen gaitu.

Euskaraz, gaztelaniazko eta euskarazko azpitituluekin

Adina: 8 urtetik gora.

ABAO-OLBEren eta ARRIAGA ANTZOKIAren arteko lankidetza-hitzarmeneko ikuskizunak


Taldea


Musika: Paul Hindemith.
Musika moldaketa: Josu Elberdin.
Hitzak: Marta García.

Korua: Easo Gazte Abesbatza.
Bakarlariak: Lorea López, Xabat Caminos, Eneritza Aizpurua, Ibai Murillo, Alain Sánchez, Iraide Urbistondo, Nora Osma.

Klarinetea: Juan Miguel Amador.
Perkusioa: Nerea Quincoces.
Biolina: Marianne Brandstettner.
Pianoa: David de Oliveira.

Musika zuzendaria: David de Oliveira.
Eszena zuzendaria: Mafalda Saloio.

Eszenografia: Enrique Sancho Pereg.
Argiztapena: David Alkorta.
Jantziak: Clara Virgili, Fanny Alonso, Ainara Antxia, Nahia Salaberria.

Produkzioa: Donostiako Musika Hamabostaldia eta EASO abesbatza.
Proiektuaren zuzendaria eta koordinazioa: Gorka Miranda.

Saioak

Familia-saioak: 2024ko maiatzak 11 (18:00h.) eta 12 (12:00h., 18:00h.).
Eskola-saioa: 2024ko maiatzak 13 (11:00h.).

Prezioa

13 - 18€

Iraupena

55 min.

TOP