HERENCIA
Gaueko bidaia bat, onirikoa, haluzinatua, familia baten misteriora.
Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.
Gertakari traumatiko batek bikote baten bizitza astindu du. Dena gaueko ordu txikitan gertatzen da, Javiren eta Aliciaren logelan, elkarrekin igarotzen duten azken gauean. Desioz, oroitzapenez, obsesioz eta, batez ere, beldurrez inguratuta, Javi eta Alicia etsipenez saiatuko dira lehengoak izaten, betiko berberak izaten.
Herencia gaueko bidaia bat da, onirikoa, haluzinatua, familia baten misteriora. Eta baita beldurrak errealitateak sortzeko duen gaitasuna erakusteko ahalegin bat ere.
Thriller-egiturarekin, tragedia garaikidea da Herencia, galdera baten bueltan dabilena: Nola kudeatzen da ulertezina dena?
Taldea
Zuzendaritza: Rolando San Martín e Iñaki Rikarte.
Antzezleak: Isidoro Fernández, Aizpea Goenaga, Garbiñe Insausti, Iñaki Rikarte.
Espazio eszenikoaren diseinua: Kulunka.
Argiztapenaren diseinua: David Bernués.
Musika-konposizioa eta soinu-espazioa: Luis Miguel Cobo.
Jantzien diseinua: Ikerne Giménez.
Euskarazko itzulpena: Aizpea Goenaga.
Zuzendari laguntzailea: Nagore Plazaola.
Produkzioa: Kulunka.
Saioak
Prezioa
18€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: