Kontzertuak

HAUsPOZ

Kepa Junkeraren omenezko kontzertua

Bere musikaren ospakizun erraldoia, Keparen inguruko topaketa.

2023ko martxoaren 09a

HAUsPOZ Kepa Junkera musikari handiari egiten diogun omenaldi kontzertua da. Jazoera ospakizun erraldoi bihurtu da. Keparen musika ospatzea, Keparen inguruan topo egitea, Kepa omentzea, berak ekarri digun poza konpartitzea … izango da Arriaga Antzokian elkartuko garen lagun guztion helburua.

Artista andana batu da ekimenera, Euskal Herriko zein atzerriko artista ikaragarriak, Keparen ondarearekin jolastu, gozatu eta goza-arazteko asmoz. Haien eskutik ekitaldi bizi, alai eta koloretsu baten parte izango gara. Sustraizko musika oinarri hartuta mundu zabalararekin harremandu da Kepa, eta bidean topatutako haiek guztiek berekin ospatu nahi dute elkarrekin bizi izandako abentura.

Soinu txikiaren hauspoa eta poza. Biak dira bat Keparen musikan eta ekitaldi berezi honetan.


Taldea


Partehartzaileak:
Agurtzane Elustondo, Amak, Eliseo Parra, Garikoitz Mendizabal, Ibon Koteron, Ines Osinaga, Iñaki Telleria, Josune Arakistain, Kukai Dantza, Cobla Sant Jordi, Lucia Lacarra & Matthew Golding, Oskar Estanga, Oreka Tx, Sorginak, Tapia & Leturia, Uxia, Budiño, Xabi Aburruzaga, Xabier Amuriza, Xabi Solano.

Zuzendaritza artistikoa: Jon Maya Sein.
Musika Koordinazioa: Harkaitz Martinez.
Argiztapen Diseinua: David Bernues.
Soinu Diseinua: Mikel F. Krutzaga.
Eszenografia: Jose Ibarrola.
Produkzio Zuzendaritza: Igor Otxoa.
Antolatzailea: Txalap.Art Produkzioak.
Sustatzaileak: Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta SGAE

Saioak

9 - 19:30h.

Prezioa

18 - 22€ /beherapenak

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP