Dantza - Agertoki irekia

HASTA EL ÚLTIMO BAILE

Eva Guerrero

Dantza eta musika denboraren iragaiteari, gorputzaren eraldaketari, absentziei eta oroitzapenei buruz.

2025ko azaroaren 13a
Sarrerak erosi

Hasta el último baile zuzeneko musikaz girotutako dantza-ikuskizuna da, denboraren iragaitea, gorputzaren eraldaketa, absentziak eta oroitzapenak dituena hizpide. Fikziozko autobiografia da. Nola gordetzen dira oroitzapenak gorputzean? Zer forma ematen dizkidate dagoeneko hemen ez dauden pertsonek? Zer eraldaketa izaten ditu nire gorputzak denbora igaro ahala? Zure baitako zer dago niregan?

Dantza eta musika protagonista direla, oroitzapenetatik, beste pertsona batzuen ahotsetatik eta iraganeko melodietatik abiatuta, nahaspilatutako istorio bat kontatzen dugu, autobiografia apur batekin eta fikzio apur batekin, eta hor guztia nahasten da, zahartzaroari, gorputzari, gorputzean geratu eta bera eraldatzen duten lorratz guztiei eta dantzak belaunaldi ezberdinak batzeko duen ahalmenari buruz gogoeta egiteko. Hasta el último baile topaketa eta, aldi berean, agurra da, gorputz asko dira gorputz bakarrean, gure oraina eraldatzen duten beste pertsona batzuen ahotsak dira, honaino ekarri gaituztenen memoria da.


Taldea


Zuzendaritza, koreografia eta argazkiak: Eva Guerrero.
Interpretazioa eta koreografia: Aiala Etxegarai.
Konposizio musikala eta interpretazioa: Yolanda Bustillo eta Amaia Santamaría.
Testuak: sorkuntza kolektiboa.
Laguntzailea: Andrés Corchero.
Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia.
Eszenografiaren diseinua: Silvia Corral.
Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia eta Edu Berja.
Diseinu grafikoa: Iñaki Landa.
Ekoizpena: Jemima Cano.
Komunikazioa: Eider Zaballa – DOOS Colectivo.
Banaketa: Teresa Sala.
Lankidetza: Arriaga Antzokia.
Laguntzaileak: Legamia – Errenteria, San Agustin Kulturgunea-Durango, Social Antzokia-Basauri, Kurtzio Kultur Etxea-Sopela, Coliseo Eibar, Meatzari Aretoa y Espacio Punto de Fuga.
Esker onak: Laura Costa, Josu Lekanda, Iria Losada, Abuela Juana Torres, Regina Salazar-Residencia Conde de Aresti, red BIZAN y a todas las personas que han entrevistado por contarles tanto: Coro, Manuel, Alejandro, Adela, Lourdes, «Molli», mi ama, Basi, Antonia, Celia, Tere, Tina, Lurdes, Nekane…

Saioak

13/11/2025 19:30 h.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP