Zirku

GRAN CIRCO ACROBÁTICO DE CHINA

Magiaz eta saio sinestezinez betetako ikuskizun paregabea, 30 artista baino gehiago biltzen dituena agertokian.

2023ko abenduaren 08tik 10ra

Oreka, trebetasuna, birtuosismoa, xarma, dibertsioa… Txinako Zirku Akrobatiko Handi ezagun eta ospetsua gozamena da bost zentzumenentzat. Munduan berdinik ez duen konpainiak 30 artistatik gora jartzen ditu eszenan; horien artean, domina olinpikoen irabazleak eta Cirque du Soleiletik etorritako artistak.

Ikuskizun honetan, protagonista ezagutuko dute ikusleek: fantasiazko mundu batean sartu den haur ameslaria, itsas gainean hegan doan maitagarri fenix eder bat ikusi duena. Liluratuta, mutikoa uretara sartuko eta han murgilduko da, akrobazia eta irribarre artean abentura handi bat bizitzeko asmoz.

Saioak

8 – 19:30 h.
9 – 17:00 h. eta 20:00 h.
10 – 19:00 h.

Prezioa

20 - 38€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

115 min. tartearekin

TOP