Ikuskizuna bertan behera

SARREREN ZENBATEKOAREN ITZULTZEA

Bertan behera geratutako ikuskizunetarako eskuratutako sarreren dirua berreskuratzeko, honela egingo da:

Sarrerak Internet bidez erosi badira, haien zenbatekoa automatikoki itzuliko da, ordainketa egiteko erabili zen finantza-txartela berberaren bidez ordainduta. Itzulketen bolumen handia dela eta, pazientzia eskatzen dugu.

Sarrerak antzokiko leihatiletan erosi badira, sarrerengatik ordaindutakoa itzuli egingo da ixtera bukatu eta gero, ohiko ordutegiaren barruan.

INFORMAZIO GEHIAGO

Arriaga Antzokiarekin harremanetan jarri zaitezke Informazio Bulegoan. Astelehenetik ostiralera, goizez 11:00tik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.:

 

 

Aktore gernikar lodi eta marikoiaren bizitzan zehar bidaia. Ez dagokion lekuan gatibu dagoen haurraren haurtzaro eta nerabezaroa azaltzen duen auto-fikzioa dugu hau. Zuzeneko musikari esker, umorez zein tristuraz kontatzen den egolatria aurkezten dute, bizipen traumatiko, dibertigarri nahiz zentzugabeek osatzen duten bizitzan arrastoa utzi duten abestien bidez.

Bakarrizketaz beteriko kontzertua, abestiz jositako bakarrizketa. Fikzio eta errealitatea nahasten dituen strip-tease emozionala izango dugu antzezlearen eskutik, ohiz kanpoko haur gernikar lodi eta marikoia.


Taldea


Aktorea eta egilea: Mitxel Santamarina
Zuzendaria: Marina Lapuente
Musikariak: Naiel Ibarrola, Jon Fresco
Makillajea: Arri Eizmendi
Horma-irudia eta argazkiak: Media&Medio

Saioak

19:30 

Prezioa

18 € /beherapenak

Arriaga lagunak: %25eko deskontua.
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %20eko deskontua.
Antzerkiko profesionalak: %20ko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).
TOP