Kontzertuak

¡Gesualdo!

Calixto Bieito

Carlo Gesualdo-ren Madrigalen handitasun artistikoa

2017ko otsailaren 04a

Carlo Gesualdoren (1561-1613) lana Arriaga Antzokira helduko da, ¡Gesualdo! lana zuzentzen duen Calixto Bieitoren eskutik. Ikuskizun zirraragarriak “Tenebrae Responsoria”, edo, beste modu batera esanda, konposatzaile italiar bikainaren Madrigalen Bosgarren eta Seigarren Liburua, hartzen du erreferentzia gisa. Johannes Blumen eta Ute Vollmarren dramaturgia duen ¡Gesualdo! lana, Arriaga Antzokiaren eta Staatsoper Hamburg izenekoaren arteko ekoizpen lana da, eta han, Hanburgoko Estatu Operan, hain zuzen ere, estreinatu da joan den urtarrilaren 15ean, arrakasta izugarria lortuz.

 ¡Gesualdo! lanak kontraste asko dituen eszenifikazioa erakusten du, argiz eta itzalez betea, pasioa, mina eta estasia nahasten dituena. Ikus-entzuleentzat deigarria izan daiteke, baita ere, gorputz biluztasunaren edertasuna, Calixto Bieitorengan betidanik eragin handia izan duten Zurbaran eta Caravaggio bezalako pintura maisu handiengan zuzenean inspiratua. Laburbilduz, esan daiteke muntaketa zirraragarria dela, antzezleen emanaldi bikainak eskaintzen dituena, Carlo Gesualdoren musika ederrarekin lanaren hari gidari gisa. Musika zuzendaritzaz Johannes Gontarski, bere herrialdean gero eta gehiago aipatzen den musikari gazte aleman bikaina arduratu da. Gontarskik berak jotzen du lautea ¡Gesualdo! honetan.

 

Ikuskizunari eta egileari buruzko doako hitzaldia

¡Gesualdo! lana osatzeko, larunbat berean, otsailaren 4an, arratsaldeko 18:00etan, Johannes Blum dramaturgoak doako hitzaldia eskainiko du, batez ere ondoren ikuskizuna ikustera joango diren pertsonei zuzendutakoa, baina entzun nahi duen edozeinentzat zabalik egongo dena, 500 pertsonako leku kopurua bete arte. Bertan, Blumek ikuskizunari buruzko xehetasun interesgarriak azalduko ditu eta Carlo Gesualdo egile italiar bikainaren bizitzari eta lanari buruz hitz egingo du.

 

Carlo Gesualdori buruz

Monteverdi bezalako beste konposatzaile batzuk soinu forma berrietan edo etorkizuneko operaren kontzeptua asmatzen ari ziren bitartean, Venosako Printze izan zen Carlo Gesualdok, ezaugarri nagusia kromatismoen erabilera zuen oso polifonia konplexuari eta ausartari leial jarraitu zuen, Errenazimenduko egile batena baino Schönbergena zirudien soinu-emaitza lortuz. Edonola ere, inork ezin du zalantzan jarri bere lanaren kalitatea. Hala ere, artearen alorrean erakutsi zuen handitasunaren aurrean bere biografia latza jarri behar da. Bertan oso gertakari iluna azpimarratu behar da, emaztearen eta haren maitalearen hilketa bikoitza, zeloak jota. Hori dela eta, bere ondorengo Madrigaletan erraza da lizunkeria, amorru, min eta heriotz soinuak hautematea. Azken finean, bere musika, era berean atsekabetua eta pribilegiatua den buruaren isla argia da.


Taldea


Musika-zuzendaritza eta lautea: Johannes Gontarski

Zuzendaritza eta Eszenografiaren diseinua: Calixto Bieito
Jantzien diseinua: Rebekka Zimlich
Dramaturgia: Johannes Blum, Ute Vollmar

Interpretatzaileak: Tanya Aspelmeier, Gabriele Rossmanith, Amélie Saadia, Sergey Ababkin, Viktor Rud, Zak Kariithi, Felix Schwandtke, Kai Teschner, Frauke Hess, Daveth Clark.

Hamburg State Opera eta Teatro Arriagaren Koprodukzioa.

 

Saioak

Otsailak 4. 20:00

Prezioa

10,50 - 36 euro / beherapenak

Deskontu aplikagarriak:

Arriagako lagunak: % 25etik % 35era.

Taldeak, familia ugaria, 30 urtetik beherakoak eta 65 urtetik gorakoak, % 33 baino ezgaitasun handiagoa duten pertsonak eta langabeak: % 25.

Azken orduko beherapena: % 50 (aurreko kolektiboentzat, salbu Arriagako lagunentzat)

Desgaitasunen baten ondorioz gurpil-aulkia behar duten pertsonentzat: % 50 (eszenaurreko palkoan eta lagun batekin)



Iraupena

Ordu 1 eta 5 minutu

TOP