Kontzertuak

Gari & Maldanbera

Euskal musikari handienetako bat hurbiletik liluratzen

2019ko Otsailaren 27a

Arriaga Antzokira itzuli da azken hamarkadetako euskal musikako artista handietako bat: GARI. Berriro ere bere Maldanbera taldearekin batera, ‘Beste denbora batean’, bere lan berria aurkeztuko du, aurreko “Estutu” diskoak izan duen harrera bikainaren ondoren.

Eszenaratze eder eta guztiz bereziarekin, 360ºko kontzertua eskainiko du, eta bertan, publikoak erabat inguratuko ditu musikaria eta taldeko kideak, giro ezin hobea sortuz.

Ikuskizun bikaina, bertaratutakoak guztiz harrapatuko dituena, duen emozioagatik eta hurbiltasunagatik, publikoa ere parte hartzaile bilakatuz.

Saioak

19:30

Prezioa

8, 13 eta 18 euro /beherapenak

Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70

Sarrerako prezioa: 13 euro
Arriagako Lagunak
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak

Sarrerako prezioa: 8 euro
Gazteak eta ikasleen taldeak
TOP