Kontzertuak

Gala ópera Verdi – Puccini

Rubén Fernández Aguirre piano-joleak lagunduta, gehienbat Verdi eta Pucciniren ariaz eta abestiz osatutako egitaraua.

2015ko irailaren 22a

Arriaga Antzokiak kontzertu bat eskaintzen du egungo lirikako ahots gazte interesgarrienetako birekin: Andeka Gorrotxategi tenor bizkaitarra, eta Carmen Solís soprano extremadurarra. Rubén Fernández Aguirre piano-joleak lagunduta, gehienbat Verdi eta Pucciniren ariaz eta abestiz osatutako egitarau bat eskainiko dute.

Andeka Gorrotxategiren karrera dirdiratsua aspaldi hasi bazen ere, azken bi urte hauetan gailurra jotzen hasi da eta munduko antzoki ospetsuenetan ari da abesten. XX. mendeko opera-interpretazioa markatu zuten gizon-ahots handiena bezalako kolorea duen ahots baten jabe, Andeka erreferentziazko tenorretako bat bihurtu da Madamma Butterflyko Pinkerton edo Carmengo Don Jose bezalako paperak abesteko.

Carmen Solís sopranoak baditu irabaziak hainbat sari Estatuan nola nazioartean eta opera-karrera garrantzitsu bat hasi du
Frantzian, Kanadan, Txilen, Alemanian, Italian, Portugalen eta Espainiako antzoki eta jaialdi garrantzitsuenetan. Zuzendari izan ditu Plácido Domingo, Pedro Halfter eta Daniel Lipton bezalako maisu handiak. Operaz gain, zartzuela eta musika garaikidea ere abesten du.

Rubén Fernández Aguirre ohiko piano-jolea dute Ainhoa Artetaeta Carlos Álvarez bezalako solistek, eta Europa osoko opera munduko abeslariekin ere aritzen da. Kontzertista eta errepertorio jolea izateaz gain, Plácido Domingok presiditutako Operalia lehiaketako piano-jole ofiziala izan da eta nazioarteko lirikako izen handien laguntzaile aritzen da beren master class askotan. Lirikari egin dion ekarpenaren aitorpenez, Ópera Actual 2010 saria jaso zuen. Egin dituen grabaketen artean aipagarriak dira Antón García Abrilen integrala eta Mariola Cantarero sopranoarekin grabatutako Canciones de la Alhambra CDa.


Taldea


Andeka Gorrotxategi: tenorea
Carmen Solís: sopranoa
Rubén Fdez. Aguirre: pianoa

Saioak

Prezioa

9,50-32 euro / Beherapenekin

Iraupena

1 ordu 50 minutu Atsedenak 20 minutu

TOP