Urtero bezala, AMAK-Asociación Musical Alfredo Kraus–Alfredo Kraus Musika Elkarteak aurten ere antolatu du Alfredo Krausen Omenaldi Kontzertua Donostiako Orfeoiarekin, BOSekin eta gazte solistekin.
Edizio honetan, Elkartearen sorreraren XV. urteurrenaren atarian Elkarteak elkarrekin bildu ditu 20 euskal kantari, urte hauetan AMAKekin kolaboratu dutenak eta dagoeneko beren karrera artistikoa bideratua dutenak.
Oholtza partekatuko dute gure BOSekin eta Donostiako Orfeoi goraipatuarekin, AMAKekin egingo duten beren hamahirugarren ekitaldian, denen artean eskaintzeko egitarau erakargarri bezain anitza: opera, zartzuela eta Bersteinen musikalak (bere heriotzaren XV. urteurrenaren karietara), eta, horiekin batera, lan koral batzuk ere, klasikoak nola herrikoiak.
Taldea
Musika zuzendaria: Óliver Díaz
Koordinatzailea: Itziar Barredo
Interpreteak
20 abeslariak
Korua: Orfeón Donostiarra
Zuzendaria: José Antonio Sainz Alfaro
Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS)
Saioak
Prezioa
25-45 euro / Beherapenekin