Fuente Ovejuna (1619) Lope de Vega-ren antzezlan barrokoa da; bertan, herria injustiziaren eta botere-abusuen aurka altxatzen da. Altxamendua erailketarekin amaitzen da, baina ikertzaileak herritarren ahotik erantzun bakar bat baino ez zuen lortu: «Fuente Ovejuna-k egin zuen». Jokabide miresgarri horren aurrean, ikertzen jarraitzeari uko egin zitzaion eta herriaren mendekua bidezkotzat jo zen.
El Vacie konpainiako emakume-taldeak emozioa, poesia eta egia eszenaratuta eskaintzen digute. Arriaga Antzokiak BBK aretoan programatuta La casa de Bernarda Alba obraren emanaldi gogoangarriaz gozatzeko aukera izan genuenetik zazpi urte beranduago, taldea asko hazi da kalitate artistikoari, agertokian duen presentziari eta hunkitzeko gaitasunari dagokionez.
TNT konpainiaren produkzio honek, Pepa Gamboak zuzenduak, bestelako antzerkia posible dela frogatzen du beste behin ere, aurreiritzi guztiak eraitsiz, TNT Zentrora iritsi aurretik antzerkia zer zen eta antzezlan batean parte hartzea inoiz planteatu ere egin ez zuten emakume batzuei esker.
Fuenteovejuna obrarekin, berriro ere euren ahotsak altxatzen dituzte.
Taldea
Lope de Vega-ren Fuente Ovejuna
TNT-El Vacie konpainia
Zuzendaritza: Pepa Gamboa
Dramaturgia: Antonio Álamo
Zuzendaritza-laguntzailea: Joaquín Galán
Aholkularitza artistikoa: Pedro G. Romero
Espazio eszenikoaren diseinua: Antonio Marín
Jantziak: Maite Álvarez
Argiztapena: Alejandro Conesa
Soinua: Emilio Morales
Argazkiak: Félix Vázquez
Aktoreen zerrenda: Rocío Montero Maya, Lole del Campo Díaz, Carina Rámirez Montero, Sandra Rámirez Montero, Ana Jímenez / Pilar Ramírez, Rocío Rivas Flores, Beatriz Ortega Chamorro, David Montero.
Saioak
Otsailak 17. 20:00
Prezioa
6,50 - 21 euro
Deskontu aplikagarriak:Arriagako lagunak: % 25etik % 35era
Taldeak, familia ugaria, 30 urtetik beherakoak eta 65 urtetik gorakoak, % 33 baino ezgaitasun handiagoa duten pertsonak eta langabeak: % 25
Antzerkiko profesionalak: % 25
Azken orduko beherapena: % 50 (aurreko kolektiboentzat, salbu Arriagako lagunentzat)
Desgaitasunen baten ondorioz gurpil-aulkia behar duten pertsonentzat: % 50 (eszenaurreko palkoan eta lagun batekin)
Iraupena
65 minutu