Antzerkia - Agertoki irekia

FOREVER

KULUNKA TEATRO

Agian aztoratzailea dena, zirraragarria dena, familia honen historia gurea izan daitekeela da.

2023ko urtarrilaren 28a

André y Dorine eta Solitudes antzezlanen ostean, Kulunka Teatro konpainiak maskaren hizkuntza isilaren aldeko apustua egin du berriro ere, samurtasuna eta gordintasuna uztartzen dituen ikuskizun berrian.

Amestu zutenetik urruntzen ari den betiko familia baten istorioa da Forever. Maitasunaren kontraesanak umorez eta ironiaz erakutsiz, gurasotasuna, hezkuntza, ezintasuna, gehiegizko babesa, sexualitatea edo indarkeria bezalako gaiak lantzen ditu. Plataforma birakari baten gainean eta oso hizkuntza zinematografikoari helduz, Forever karrusel bat da; bizitzaren noria. Baina bada, baita ere, espiral bat, biratu ahala, bere protagonisten minaren barruan sakontzen duena. Noraino eraman dezake isolamenduak familia bat? Agian aztoratzailea dena, zirraragarria dena, familia honen historia gurea izan daitekeela da.

FOREVER Kulunka konpainiaren koprodukzioa da Centro Dramatiko Nacional-arekin, Bilboko Arriaga Antzokiarekin eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiarekin.


Taldea


Antzezleak
José Dault
Garbiñe Insausti
Edu Cárcamo


Egilea
Iñaki Rikarte
José Dault
Garbiñe Insausti
Edu Cárcamo


Argiztapenaren eta eszenografiaren diseinua
Javier Ruiz de Alegría

Jantzien diseinua eta eszenografia
Ikerne Giménez

Musika-konposizioa eta soinu-espazioa
Luis Miguel Cobo

Maskarak
Garbiñe Insausti

Eszenografia eta makineria laguntzailea
Alberto Huici

Escenografia eraikitzea
Readest Montajes

Produkzioa
Kulunka Teatro

Zuzendaritza teknikoa
La Cía de la Luz S.Coop.Mad.

Banaketa
Portal 71 / Proversus

Prentsa
María Díaz

Zuzendaritza
Iñaki Rikarte

Saioak

28 - 19:00h.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

105 min.

TOP