Antzerkia - Agertoki irekia

Faces

John Cassavetes

«Giza aurpegia da munduko paisaiarik liluragarriena». John Ford.

2022ko urriaren 19tik 20ra

Arriaga Antzokiak Faces bere ekoizpen propioa berreskuratzen du, pandemiaren ondorioz edukiera murrizketen garaian estreinatu zena.

Arriaga Antzokiaren ekoizpen honek John Cassavetesen Faces film gogoangarria hartu du erreferentziatzat. Filma Oscar sarietarako hautagai izan zen hiru kategoriatan: jatorrizko gidoi onena, antzeztaldeko gizonezko aktore onena eta antzeztaldeko emakumezko aktore onena.

Bikote-bizitzan duten hutsune emozionalaren zama gainean dutela, Richard eta Maria senar-emazteek harreman berriei ekingo diete, batez ere norberaren burua berriz aurkitzeko asmoarekin. Zinemagile independenteen funtsezko erreferente den Faces filmarekin indie hizkuntzara itzuli zen Cassavetes, Hollywoodeko faktoria handian integratzeko alferrikako bi saioren ondoren. Filmak Oscar sarietarako hiru izendapen izan zituen eta hainbat sari jaso zituen nazioarteko zinemaldietan.

Galera, helduaroaren onarpena eta, batez ere, maitasunaren alderdi ezkor eta esplizituena dira agertokian antzezten diren gaiak. Pertsonak eta maitasuna benetan interesatzen zitzaizkion Cassavetesi. Hala, maitasunaren bariazio guztiak aztertzen zituen, jendearen bizitzako motorrik indartsuena baita, bai hura lortzen saiatzeko eta bai hartatik urruntzeko. Faces filmaren kasuan, maitasuna onarpenarekin eta etsipenarekin nahasten duen harreman higatuari erreparatzen dio, bakardadearen aurreko beldurrari, alegia.

Egokitzapenari dagokionez, Alex Gerediagak testuaren bertsio laburtua landu du, baina elkarrizketak fideltasunez jaso ditu. Filmean bezala, antzerkian ere funtsezko oinarria aktoreekin egindako lana da. Interpretazioen bidez bizitza-pusketa hori harrapatu nahi da, Cassavetesen kamerak gordinki eta bere horretan jasotzen dituen sentimendu horiek. Betiere kontuan hartuta antzerkia beste kontu bat dela, eta hori ere erronkaren alde garrantzitsua da.

Horregatik, eszenaratzearen helburua izan da agertokiko kodeen eta zinema-kodeen arteko harremanaren inguruan bilatzen jarraitzea, maila estetikoan zein narratiboan. Aurretik landutako ikus-entzunezko lana aurkeztu nahi izan da, soinu- eta irudi-anplifikazioak eskaintzen dituen aukeretan sakonduta, ondoren eszena-proposamenean sartzeko, betiere interpretazioen alde eginez. Hala, «aurpegi» horiek gordetzen dutena hurbiltzea da asmoa.


Taldea


John Cassavetesen jatorrizko pelikula.
Egokitzapena eta zuzendaritza: Alex Gerediaga.

Antzezleak: Felipe Loza, Arrate Etxeberria, Graciela Doniz, Txubio Fdez. de Jáuregui, Jon Ander Urresti, Maria Urcelay.

Eszenografia eta jantziak: Azegiñe Urigoitia.
Argiztapena: Oier Ituarte.
Espazioaren eta proiekzioen teknikaria: Javi Andraka.
Bideoa: Jesus Pueyo.
Soinua: Ibon Aguirre.
Argazkia: Son Aoujil.
Ekoizpen laguntzailea: Paula Bañuelos.
Zuzendaritza laguntzailea: Ainhoa Artetxe.

Saioak

19 - 19:30.
20 - 19:30.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 50eko DESKONTUA

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

90 min.

TOP