Zenbat euskal kanta ezagutzen dituzu, zahar edo berri? Kalkulua egin duzu inoiz? Ziur gaude uste duzuna baino askoz gehiago direla. Patxo Telleriak bere estilo paregabea erakusten du, Mikel Martinezekin batera ari den ikuskizunean testuak sortzeko, musikari-antzezle batek (Adrián García de los Ojos) lagunduta.

Orain bertsio akustikoan, baina zuzenekoaren indar berberarekin, aurkeztuko den Ez dok hiru lanak Euskal Herriko musikaren imajinarioaren kritika ironikoa, absurdua eta dibertigarria ematen digu. Ikuskizunaren balio preziatuenak umorea eta euskal musikari egiten zaion omenaldi beroa eta hunkigarria dira.


Taldea


Egilea: Patxo Telleria
Zuzendaria: Jokin Oregi
Antzezleak: Mikel Martínez, Patxo Telleria
Musikaria: Adrián García de los Ojos
Eszenografia eta jantziak: Azegiñe Urigoitia
Iluminazio diseinua: David Rodríguez
Ekoizpen exekutiboa: Myriam Garzia, Pío Ortiz de Pinedo
Ekoizlea: TARTEAN Teatroa

Saioak

19:30

Prezioa

15€

Arriaga lagunak eta kolektiboak: 12€

3 ikuskizunetarako ABONUA: 30€

Iraupena

70 min.

TOP