Kontzertuak

ERMONELA JAHO

Nazioarteko ahots handienetako bat, emozio zintzoaren sinonimo.

2027ko maiatzaren 06a
Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.

Arriaga Antzokiak nazioarteko ahotsik handienetako bat hartuko du berriz ere: Ermonela Jaho soprano albaniarra. 2023an agertoki horretan bertan eman zuen kontzertura joan zirenek oraindik gogoan dute haren emanaldi bikaina. Izan ere, emozio zintzoaren sinonimo da Ermonela Jaho. Errezitaldi horretan Ruben Fdez. Aguirre piano-jotzaile euskalduna izango du lagun, eta kontzertu-kantak eta opera-ariak uztartzen dituen errepertorioa eskaintzeko asmoz dator.

Munduko agertoki nagusietan arrakasta handiak lortu ondoren eta kritikak eta publikoak babestuta etorriko da Jaho Arriaga antzokira. Sari garrantzitsuak ere jaso ditu, hala nola International Classical Music Awards saria. Egiten dituen interpretazio sutsuek eta pertsonaiekin duen identifikazio bikainak abeslari errepikaezin egiten dute Jaho.


Taldea


Sopranoa: Ermonela Jaho
Pianoa: Rubén Fdez. Aguirre.

Saioak

06/05/2027 19:30 h.

Prezioa

23-45€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 20eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 15eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

TOP