Kontzertuak

Eñaut Elorrieta

Irteera argiak da artistaren azken lana (hunkigarria, zinez), eta haren gaineko beste musika-ikuspegi bat dakarkigu egileak berak.

2020ko uztailaren 23a

Irteera argiak, oso gazte zela eszenatokira lehen aldiz igo zenetik artista erakusten ari den bilakaeraren emaitza da. Proiektu bakoitzean beste pauso bat ematea eta etapak gainditzea lortu du. Aurrera egiten ikusi dugu beti, bere talentuari eta erabakigarritasunari esker, sorkuntzan, interpretazioan, eszenan jartzean eta, batez ere, ikus-entzuleengana proiektatzen duen pertzepzioan.

Zuzenean, ikus-entzuleek, Eñaut Elorrietak bere lan berri atsegin, zintzo eta, neurri handian, hunkitzailerako idatzi dituen abesti berrien zapore helduaz eta sentimentalaz gozatzeko aukera dute. Orain Arriagara, iazko abenduan lan hori aurkeztu zuen lekura, itzuliko da, Irteera argiak lanaren beste musika ikuspegi bat oparitzeko, oso emanaldi berezian.


Taldea


Ahotsa eta gitarra akustikoa: Eñaut Elorrieta
Gitarra elektrikoa, koruak: Rubén Caballero
Pianoa: Txus Aranburu

Saioak

19:30

Prezioa

15€

Arriaga lagunak eta kolektiboak: 12€

3 ikuskizunetarako ABONUA: 30€
TOP