Eñaut Elorrietak, berezko talentuak eta hobetzen eta gauza berriak probatzen jarraitzeko nahiak bultzaturik, «Irteera Argiak» izenburua hartu duen lan diskografiko berria ekarriko du Arriaga Antzokira. Eszenatoki honen gainean Ken Zazpin izandako eboluzioa eta bere bakarkako proiektuak ez ezik, «Deserriko Kantak» bere lehen diskoa, «Harian» proiektua Kaabestri String Ensemble hari boskotearekin lagunduta eta Labèque ahizpen proposamenean («Amoria») izan zuen parte-hartzea ere bizi izan ditugu. Orain disko berri hau aurkezteko unea da.

Aspaldiko eta egungo lagun musikarien laguntzaz baliatu da Elorrieta «Irteera Argiak» osatzen duten abesti berriak sortzeko. Elorrietak berak konposaturiko letrez ez ezik, zenbait idazleren testuei musika jarriz ere egin ditu kantak, Uxue Alberdi, Joseba Sarrionaindia eta Jose Luis Otamendi, beste batzuen artean. Berebiziko disko lasaia da, non kanta bera artistaren oinarri zein obsesio den. Proposamen eszeniko berria ezagutzeko garaia dugu.

 

Saioak

19:00 

Prezioa

12 - 20 € /beherapenak

Arriaga lagunak: %20ko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko. (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).
TOP