Antzerkia / Musika

EN TIERRA EXTRAÑA

Juan Carlos Rubio

Concha Piquer eta García Lorca, inoiz gertatu ez zen topaketa ahaztezina.

2022ko maiatzaren 07tik 08ra

Concha Piquerrek aspalditik ezagutu nahi du Federico García Lorca. Izan ere, egungo poetarik eskatuenetakoa da Lorca, eta Piquer Espainiako abeslaririk ospetsuena. Topaketa horrek gertatu egin behar du. Bere patua gidatzera eta inoiz ezezkorik ez jasotzera ohituta dagoen emakumeak poetarekin hitzordua lotzeko eskatuko dio Rafael de León laguntzaileari; Madrilgo Teatro Españolean izango da hitzordua, Concha ikuskizun berria entseatzen ari den lekuan. Berarentzat abesti bat idazteko proposatu nahi dio kantariak poetari.

Balizko errealitate batetik hain urrun ez dagoen fikziozko historia horretatik, inoiz gertatu ez zen baina, zalantzarik gabe, ahaztezina izango zen topaketa horretatik abiatuta, XX. mendearen hasierako Espainiako eszenako bi pertsonaia handi horiek omentzen ditu ikuskizunak: Concha Piquer eta Federico García Lorca. Eta agertoki gainean, antzerki-ikuskizun batean lehenengoz arituko den Diana Navarro abeslari bikaina, bere ahots miresgarria erabiliko duena kantuen bidez Concha Piquer handia gogora ekartzeko, betiere Alejandro Vera (Federico García Lorca) eta Avelino Piedad (Rafael de León) alboan dituela.


Taldea


Ideia originala: José María Cámara eta Juan Carlos Rubio
Libretoa eta zuzendaritza: Juan Carlos Rubio
Zuzendaritza musikala: Julio Awad
Antzezleak: Diana Navarro, Alejandro Vera eta Avelino Piedad
Argiztapenaren diseinua: Paloma Parra
Eszenografiaren diseinua: Curt Allen Wilmer (AAPEE) eta Leticia Gañán
Jantzien diseinua: Ana Llena
Karakterizazio-diseinua: Chema Noci
Soinua: Javier Isequilla
Ekoizpen artistikoaren zuzendaritza: Carmen Márquez
Buruzagi teknikoa: Gonzalo Martínez Alpuente
Produkzioa: SOM Produce / Teatro Español

Saioak

7 - 19:00h.
8 - 19:00h.

Prezioa

12 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

90 min.

TOP