Antzerkia - Agertoki irekia

EL MAR

VISIÓN DE UNOS NIÑOS QUE NO LO HAN VISTO NUNCA
Xavier Bobés eta Alberto Conejero

Bete ezin izan zen promes baten historia da hau

2023ko azaroaren 29a

Bete ezin izan zen promes baten historia da hau, maisu batek ikasleei egin zien promes batena. Antoni Benaiges zen maisua. Eta Burgosko probintziako Bañuelos de Bureba herriko eskolako haurrak ziren ikasleak. 1936ko neguko egun batean egin zuen promesa maisuak. Itsasoa agindu zien.

1934an, Burgosko Bañuelos de Bureba herrixkako eskolara iritsi zen Antoni Benaiges maisu katalan gaztea. Handik hilabete gutxira, gramofono bat eta inprenta bat erosi zituen bere poltsikotik ordainduta. Lehen ikasturte horretatik aurrera, neska-mutikoen emozioak, soinuak eta pentsamenduak jaso zituen. 1936ko urtarrilean, El mar. Visión de unos niños que no lo han visto nunca argitaratu zuten.Liburuxkan jasota daude, «bertso-formatuan, prosan baino gehiago, ikasleek itsasoaz zuten irudia, eta haien beldurrak eta ametsak». Bakar batek ere ez zuen ezagutzen itsasoa, eta irakasleak agindu zien uda hartan bertan eramango zituela Kataluniara, ezagutu zezaten. Baina 1936ko uztailaren 25ean, Benaiges fusilatu egin zuten. Eta maisuak ezin izan zuen agindutakoa bete.

Xavier Bobések eta Alberto Conejerok sortzaile gisa egindako lehen topaketaren emaitza da pieza hau, eta objektuak, olerkia eta material dokumentala hierarkiarik gabe uztartzen dituen gailu bat proposatzen du.


Taldea


Egile-zuzendariak: Xavier Bobés eta Alberto Conejero.
Dramaturgia: Alberto Conejero, oinarri hartuta Bañuelos de Burebako neska-mutikoen, haien irakasle Antoni Benaigesen, Marina Garcésen eta Alberto Conejeroren testuak.
Antzezleak: Xavier Bobés eta Sergi Torrecilla.
Espazio eszenikoa: Pep Aymerich.
Ikus-entzunezkoak: Albert Coma.
Soinu-espazioa: Julià Carboneras.
Argiztapena: Jou Serra eta Mario Andrés Gómez.
Arte-diseinua: Anna Auquer.
Pintura: La Beren.
Dokumentu-aholkularitza eta argazkiak: Sergi Bernal.
Audioko testigantzak: Alberto Bougleux eta Sergi Bernalen El retratista dokumentala.
Praktiketako ikaslea (l’Escola Eòlia): Natàlia Jiménez.
Produkzio exekutiboa: Imma Bové.
Produkzioa: Teatre Nacional de Catalunya eta Xavier Bobés.

Saioak

29 – 11:00 h. eta 19:30 h.
11:00 h. Taldeentzako saioak (12 urte baino gehiago) Prezioa 6,00 €

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20ko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

65 min.

TOP