Antzerkia - Agertoki irekia

EL LENGUAJE DE LAS FLORES

La Mapatxa Teatroa

Maitasuna pantailan zehar, ghostinga, bat-egiteak eta desadostasunak, koldarkeria, ilusioak eta itxaropenak.

2025ko azaroaren 20a
Sarrerak erosi

Lorcaren Doña Rosita la soltera o el lenguaje de las flores obran ageri den itxaropenen gaia abiapuntu hartuta, XXI. mendeko maitasun-harremanak jorratzen ditu antzezlan honek, eta nola aldatu den ligatzeko prozesua azken urteotan. Zenbait egoeraren bidez, gogoeta egiten du gai horietaz, betiere umorearen ikuspegitik.

El lenguaje de las flores zortzi lorez edo koadro dramatikoz osatutako komedia da, Ibon Belandiak konposatu eta interpretatutako zuzeneko musikaz lagundua, non ahozko tradizioko herri-kantak musika elektroniko bihurtuta berreskuratzen diren. Kantu horiek guztiek osagai bera dute: loreak norbait konkistatzeko estrategia gisa erabiltzea (lausenguak).

Proiektu honen bidez, bere ibilbidea abiatu du euskal antzerki-konpainia berri batek, La Mapatxa Teatroak.


Taldea


Zuzendaritza: Getari Etxegarai.
Dramaturgia: Unai Izquierdo.
Interpreteak: Mikel Losada, Olatz Ganboa, Unai Izquierdo, Getari Etxegarai.
Zuzeneko musika: Ibon Belandia.
Zuzendariaren laguntzailea: Diego Pérez.
Ikusizkoak: Inés Bermejo.
Eszenografiaren diseinua: Betitxe Saitua.
Argiztapenaren diseinua: Soledad Carril.
Jantzien diseinua: Ana Turrillas.
Kolaborazioa: Arriaga Antzokia.

Estreinaldia Arriaga Antzokian

Saioak

20/11/2025 19:30 h.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP