Antzerkia

EL HIJO DE LA CÓMICA

Fernando Fernán-Gómezen El tiempo amarillo 1921-1943 biografiatik

Espero dut entzungo didazuela nik berari entzuten nionean sentitzen nuen zirrara berarekin edo antzekoarekin.

2026ko otsailaren 27tik, martxoaren 01ra
Sarreren salmenta ekainaren 19etik goizeko 11:30ean.

Delibes idazleak begiratzen irakatsi zidan. Fernán-Gómez komikoak, berriz, entzuten. Zenbait urtez harengandik hurbil egoteko eta hari entzuteko pribilegioa izan nuen. Fernanda López «la rubia» birramonaren historia entzun nion, besteak beste. Harengandik hartu omen zuen ilearen kolorea. Valdelagunakoa zen, Chinchón nire herriaren alboko herrikoa, hain zuzen. Eta Carolina Gómez jostunaren historia ere entzun nion, haurtzaroan zaindu zuen amonarena. Natividad López etxekoandreak halaxe zaindu ninduen ni.

Beste hainbat historia gogorazi genizkion elkarri eta antzekotasunak partekatu genituen. Biziraupenaren, absentzien, beldurren, itxaropenen, ametsen historiak: askatasunarenak, “norbait izatera iristearenak”, eta… zergatik ez? Altxorraren uharteko Jackie Cooper izatearena, eta “Salgariren eleberrien idazle” izatearena.

Garai haiek gogora ekartzean, bere buruaz oroitzean, Fernandoren ahotsa irmo entzuten zen, malenkonian harrotasunez adierazia. Memoria hartan Barojaren, Galdosen, Barearen oihartzunak… zebiltzan jira-biran. Halaber, Fernandoren bidez, haren amonaren eta nirearen ahotsak sumatzen nituen; haren ama Carolaren urrunekoa; Mariarena, neskame poesiazale analfabetoarena; Florentinarena eta haren mutil-lagunaren “ño, zelako hankak”. Mutiko ameslariaren ahotsa, soldatarik gabe lan egiten zuenarena patrikan esku bete indigaztaina zituela; maiteminduta eta presaka, oso presaka, zebilen gaztearena… Ahotsak ahots bakarrean.
Espero dut entzungo didazuela nik berari entzuten nionean sentitzen nuen zirrara berarekin edo antzekoarekin. Jostunaren biloba. Komikoaren semea. José Sacristán


Taldea


Bertsioa, zuzendaritza eta antzezlea: José Sacristán
Ikus-entzunezko eszenografia: Juan Estelrich
Produkzioa: Jesús Cimarro

Saioak

27/02/2026 19:30 h.
28/02/2026 19:00 h.
01/03/2026 19:00 h.

Prezioa

14-26€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 20ko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 15eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP