Antzerkia

EL GOLEM

Centro Dramático Nacional - CDN

Esaten duguna gara, irakurtzen duguna gara, ikasten duguna gara.

2022ko apirilaren 22tik 24ra

Osasun-sistema publikoa kolapsatu egin da. Herrialde osoko beste paziente asko bezala, Ismael, gaixotasun arraro bat duen gizona, eritasun horrentzako tratamendua ematen ari zaion ospitaletik alde egitera behartuko dute laster. Orduan, Salinasek, ospitaleko langile batek, ustekabeko proposamena egiten dio Ismaelen emazte Feliciari: Ismaelek ez du ohea galduko eta tratamendua jasotzen jarraituko du, baldin eta Feliciak testu bat buruz ikasten badu. Hasieran, lan erraza dirudi: hitz batzuk ordenaz buruz ikastea. Hala ere, egunak joan ahala Felicia ohartuko da, auskalo nork idatzitako testu horren hitzak bere egin ahala, zerbait aldatzen ari dela bere baitan, bere ametsetan, oroimenean eta irudimenean, eta baita bere gorputzean eta borondatean ere.

Hitzek garena eraikitzeko duten botereari buruzko istorioa da. Gaur egun, izugarri handia da hitzak hedatzeko ahalmena, inoiz baino handiagoa alegia; baina, halaber, ikaragarri hazi da gezurra esateko, suntsitzeko, deformatzeko eta manipulatzeko hitzez baliatzeko ahalmena. Inoiz ez bezala ari gara orain jasaten hitzaren kontrolik gabeko boterea, eta antzezlan honetan kontatzen den istorioak aintzat hartzen ez dugun zerbaitez jabetzen laguntzen digu: esaten duguna gara, irakurtzen duguna gara, ikasten duguna gara.


Taldea


Testua: Juan Mayorga
Zuzendaritza: Alfredo Sanzol
Antzezleak: Elena González, Elías González, Vicky Luengo
Mugimendu eszenografikoa: Andrés Bernal, Cecilia Galán, Leonora Lax, Kevin de la Rosa
Eszenografia eta jantziak: Alejandro Andújar
Argiztapena: Pedro Yagüe
Musika: Fernando Velázquez
Soinu-espazioa: Sandra Vicente
Mugimendua: Amaya Galeote
Zuzendari laguntzailea: Beatriz Jaén
Eszenografia-laguntzailea eta jantziak: María Albadalejo
Kartelaren diseinua: Equipo SOPA
Produkzioa: Centro Dramático Nacional

Saioak

22 - 19:30h.
23 - 19:00h.
24 - 19:00h.

Prezioa

12 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

130 min.

TOP