Antzerkia

EL CLUB DE LOS POETAS MUERTOS

Tom Schulman

Suhartasunez eta jatortasunez bizitzearen garrantziari buruzko kontakizun sutsua.

2027ko maiatzaren 27tik 30ra
Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.

Welton akademia zorrotzean, John Keating irakaslearen etorrera une garrantzitsua izango da. Ezohiko metodoak erabiliz eta «Carpe Diem» oihukatuz, ikasleak inspiratuko ditu Keatingek, poesia maita dezaten eta ahots propioa bila dezaten, gizarte-arau zorrotzetatik harago. Gazteek «Poeta hilen kluba» berrabiaraziko dute, beren ametsik eta irrikarik sakonenak esploratzeko gune klandestinoa. Halere, haien kontzientziak pizteak talka egingo du gurasoen eta eskola-agintaritzaren espektatibekin, eta gizabanakoaren askatasunaren aldeko borroka tragikoa eragingo du. Suhartasunez eta jatortasunez bizitzearen garrantziari buruzko kontakizun sutsua.

El club de los poetas muertos Tom Schulmanen antzerkirako egokitzapena da; Oscar bat irabazi zuen Schulmanek, izenburu bereko film ahaztezinaren gidoia idazteagatik. Juan Luis Iborrak itzuli du gaztelaniara, eta muntaia zuzentzeaz ere arduratzen da. Juanjo Artero buru duen antzezle-zerrenda batekin, 1989an gizartean eragin handia izan zuen eta kritikarengan eta publikoarengan harrera bikaina izan zuen filma taularatzeko erronka hartu du bere gain. Orain, inoiz baino gehiago, igo gaitezen idazmahaira eta oihuka dezagun ozen: O, kapitaina, nire kapitaina!


Taldea


Egilea: Tom Schulman.
Itzulpena eta zuzendaritza: Juan Luis Iborra.
Antzezleak: Juanjo Artero, Manu Rodríguez, Tomy Álvarez, Jacobo Camarera, Gabriel Flores, Lennon Jon Shak, Álvaro de Paz, Sergio Aguado, Marcos Saneiro.
Eszenografiaren diseinua: David Pizarro.
Jantzien diseinua: Gabriela Salaverri.
Argiztapenaren diseinua: Juanjo Llorens.
Musika: Gerardo Gardelín.
Ekoizpena: Jesús Cimarro.

Saioak

27/05/2027 19:30 h.
28/05/2027 19:30 h.
29/05/2027 19:00 h.
30/05/2027 19:00 h.

Prezioa

14-26€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

TOP