ABAO TXIKI ARRIAGAN

EL BOSQUE DE GRIMM

Musika: Maurice Ravel

Alegiazko baso honetan, pertsonaia ezagunenetako batzuk aurkituko ditugu.

2026ko maiatzaren 09tik 11ra
Sarrerak erosi

Charles Perraulten eta Grimm anaien ipuin klasiko ezagunenetan oinarritutako bertsio garaikidea, pianoan Maurice Ravel konpositore ospetsuaren Ma Mère l’oye piezaz lagundua.

Alegiazko baso honetan, pertsonaia ezagunenetako batzuk aurkituko ditugu: Txanogorritxo, Erpurutxo, Errauskin, Edurnezuri… Ipuinetako maitagarriak, bere makila magikoaz, denak esnatuko ditu. Baina… goseak jotako otso batek denak jan nahi ditu. Nork harrapatuko du otsoa?

Ikuskizun musikala, betiko ipuinetako pertsonaiak eta une gorenak gogora dakartzaten txotxongiloekin eta proiekzioekin antzeztua. Hainbat sari jaso ditu: Teatro de Rojas, 2015eko Familia Ikuskizun Onenari; MAX, 2014ko Haur Ikuskizun Onenari; eta Teatro Andaluz- SGAE, 2013ko Haur Ikuskizun Onenari.

ABAO BILBAO OPERA eta ARRIAGA ANTZOKIAren arteko lankidetza-hitzarmeneko ikuskizuna.


Taldea


Musika: Maurice Ravel.
Musika- egokitzapena eta musika gehigarria: José López- Montes.

Aktore eta txotxongilo titiriteroak: Elisa Ramos eta Ángela Cáceres.

Pianoa: Daniel Tarrida.

Dramaturgia: Joaquín Casanova eta Elisa Ramos.
Eszenografia, argiztapena eta proiekzioak: Joaquín Casanova.
Txotxongiloak: Elisa Ramos.
Jantziak: Elisa Ramos eta Capi Vallecillo.

Produkzioa: La Maquiné.
Laguntzaileak: Kultur Erakundeen Andaluziako Agentzia. Andaluziako Junta.

Saioak

09/05/2026 18:00 h.
10/05/2026 12:00 h.
Eskola-saioa: 11/05/2026 11:00 h.

Prezioa

20€

Haurrak <15: 13 €

Iraupena

50 min.

TOP