EL ARREBATO
Abesti bakoitza arimarentzako festa bat da, alaitasunez, sentimenduz eta emozioz betetako ikuskizun honetan.
Duela bi hamarkada baino gehiagotik, milaka pertsonaren bizitzetan sartu diren abestiak oparitu dizkigu El Arrebatok. Bere ukitu nahastezinarekin, alaitasunaren, maitasunaren eta mugak gainditzearen ereserki bihurtu ditu runba, popa eta poesia. Gaur, aro berri bat hasiko da. Hemen da bere lan berria, El viaje inesperado, Javier Labandónek bere talentu, esentzia eta bihotz guztia erakusten duen diskoa. Albumari freskotasuna, heldutasuna eta emozioa darizkio, eta, askoren ustetan, haren ibilbideko diskorik onena izango da. Oraingo honetan, El Arrebato musika-erritmo berriekin ausartu da, bere estilo paregabea galdu gabe, eta energia berrituarekin egin du gainera; zur eta lur utziko ditu ezagutzen duten eta ezagutzen ez duten guztiak. Hunkitu egiten duten, adorea pizten duten eta jarraitzaileen oroimenean betiko geratuko diren abestien bidaia bat izango da.