Antzerkia

El ángel exterminador

EL ÁNGEL EXTERMINADOR IKUSKIZUNAREN EMANALDIAK BERTAN BEHERA

2018ko martxoaren 23tik 25ra

EL ÁNGEL EXTERMINADOR IKUSKIZUNAREN EMANALDIAK BERTAN BEHERA

Arriaga Antzokiak jakinarazten du, arrazoi teknikoak eta logistikoak direla eta, martxoaren 23, 24 eta 25erako aurreikusita zeuden El ángel exterminador antzezlanaren emanaldiak bertan behera geratu direla. Arriaga Antzokiak bere atsekabea adierazten du baliogabetzeak eragin ditzakeen eragozpenengatik, eta jakinarazten du dirua itzuliko diela Blanca Portillok zuzentzen duen eta duela denbora gutxi Madrilgo Teatro Español antzokian estreinatu den antzezlan berrirako sarrerak erosi dituzten guztiei, erosketarako erabili zen kanal berbera erabiliz. Informazio gehiago antzokiko Informazio Bulegoan eta txarteldegietan.  

 

Buñuelen begiak

“Lan hutsala bezain ezinezkoa litzateke berriro egitea “El ángel exterminador”. “El ángel exterminador” dagoeneko existitzen da, Buñuelen pelikula handienetako bat da, eta hor dago, Zinemaren eta Artearen historian sarturik. Antzerkiko tresnek aukera ematen digute fi lmari beste begi batzuekin begiratzeko, alegia, gaurko begiekin; aukera ematen digute bere misteriora hurbiltzeko, hau da, irekita egon arren irteteko aukerarik ematen ez duen esparru sorgindua ezagutzeko. Esparru hori zabaldu egiten da, zirkulu zentrokideak bezala, gelarik intimoenetik munduaren mugetaraino.

Pertsonaia horiei (ispilu deformatzaileak) begiratu diezaiekegu berriro eta zer kontatu nahi diguten galdetu. Antzerkiaren tresnek  aukera ematen digute geure buruari galdetzeko zein neurritaraino eragiten diguten pelikulako gertakariek hemen eta orain eta orobat aukera ematen digute murgilketa bat egiteko egilearen subkontzientean, baina baita ere geurean, eta barneraino sartzeko galderaz mukuru dagoen baina erantzunik ez duen mundu batean. Aukera ematen digu orainari begiratzeko Buñuelen begietatik.”

Blanca Portillo


Taldea


Luis Buñuelen pelikularen bertsioa eta moldaketa: Fernando Sansegundo
Zuzendaria: Blanca Portillo
Argiztapena: Juan Gómez Cornejo
Eszenografia: Roger Orra
Soinua: Mariano Marín
Jantziak: Marco Hernández

Aktoreak: Hugo Alcaide, Juan Calot, Inma Cuevas, Abdelatif Hwidar, Ramón Ibarra, Alberto Jiménez, Juanma Lara, Víctor Massán, Anabel Maurín, Manuel Moya, Dani Muriel, Alfredo Noval, Alex O’doguerthy, Francesca Piñón, Cristina Plazas, Camilo Rodríguez, Irene Rouco, Mar Sodupe, Maria Alfonsa Rosso, Raquel Varela


Produkzioa: Teatro Español antzokia

 

TOP