Antzerkia - Agertokia

El alimento de las moscas

Argi-distira eta edertasuna eromenaren alderdi ulertezinean, poetika orok irekitzen duen zauri taupakarian.

2021ko urtarrilaren 26tik 27ra

ESTREINALDIA ARRIAGA ANTZOKIAN

Birrindutako patu baten pusketak azaltzen dira hemen. Kondenatu batenak dira, telebista-irudi hotzetan kazetarien artean, poliziez inguraturik, esku-burdinak jarrita eta burua jantzi batekin estalita ikusten dugun kondenatu horietako batenak. Une labur batez antzemango dugu, berehala autoan sartu eta epaitegitik zein gaurkotasuneko albistegietatik aterako baitute.

Muin horren bila, “munstroaren” bakardadean sartu gara, haren senaren eta minaren arteko urradura ireki dugu, eszenatokiari haren kontzientziaren dimentsioa eman diogu, publikoa bere iluntasun sakonera begira jarri dugu. Izan ere, zulo beltz horietan argi-distira bat azal daiteke eromenaren alderdi ulertezinean, poetika orok irekitzen duen zauri taupakarian.


Taldea


Testua: Eusebio Calonge.
Espazio eszenikoa eta zuzendaritza: Borja Ruiz.
Antzezlea: Arnau Marín.
Zuzendari laguntzailea: Núria Serra.
Abestia (off ahotsa): Yolanda Bustillo.
Soinu espazioa: Roger Marín.
Argiztapena: David Alcorta (AAI).
Jantziak: Azegiñe Urigoitia.
Argazkia: Aleix Marín.
Kartela: Ane Pikaza.
Txosten diseinua: Pol Marín.
Eszenografiaren eraikuntza: Joseba Uríbarri eta May Servicios para Espectáculos.

Saioak

26 - 19:00
27 - 19:00

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

55 min.

TOP