Antzerkia

DOÑA ROSITA, ANOTADA

Federico García Lorcaren «Doña Rosita la soltera o el lenguaje de las flores» obran oinarritua.

Lorcaren azken obretako bati, denboraren joanari buruzko tragikomedia bati, egindako berrirakurketa.

2021ko maiatzaren 20a

URTE EROAK, 1920KO HAMARKADA… ARRIAGAN

Pablo Remónek (Los mariachis, El tratamiento, 40 años de paz) idatzi ez duen obra bat zuzentzen duen lehen aldia da hau. Eta nor eta Lorca aukeratu du. Lorcaren lanetatik Doña Rosita la soltera o el lenguaje de las flores aukeratu du, haren azken obretako bat, 1935ean idatzia. Protagonistak, probintziako emakume batek, Argentinara emigratuko duen bere lehengusuarekin ezkontzeko konpromisoa hartzen du. Emakumea zain geratuko da, besterik gabe. «Badirudi ez dela ezer pasatzen —dio Pablo Remónek—, baina denbora pasatzen da».

Remónek bertsio librea egin du, edo, izenburuak adierazten duen bezala, oharrak dituena. Zuzendariak arreta osoa jartzen du alferrik igarotzen den denboran, siesta egiteko orduak Espainiako probintzietan duen aroman, berak hain ondo ezagutzen duen barrualdeko Espainia horretan. «Lorcaren ohiko tragedien B aldea da, nolabait ere. Hemen denbora da antagonista, eta ikusten da nola denborak suntsitzen dituen gaztaroko idealak». Bertsio librea da, bai, baina, aldi berean, Lorcaren mamiari eusten dio.


Taldea


Zuzendaria: Pablo Remón.
Antzezleak: Francesco Carril, Fernanda Orazi, Elisabet Gelabert.
Eszenografia: Mónica Boromello.
Argiztapena: David Picazo (AAI).
Jantziak: Ana López Cobos, Paula Castellanos (AAPEE).
Soinua: Sandra Vicente.
Argazkia: Vanessa Rábade.
Diseinu grafikoa: Patricia Portela.
Produkzio-zuzendaria: Jordi Buxó.
Produkzio exekutiboa: Rocio Saiz.
Produkzioa: Madrilgo Erkidegoa eta Buxman Producciones. Laguntzailea: La_Abducción.

Saioak

20 - 19:00.

Prezioa

12 -25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

85 min.

TOP