Antzerkia

Desfasando que es gerundio

Lalúlú Teatro

Eguneroko bizimodua umorearen bidez jorratzen du ikuskizun berri honek.

2020ko Ekainaren 30a

Antzerki gaztelainaz.

Zelangoa izango da etorkizuna 80 urte ditugunean? Imajinatzen al duzu etxera heltzen zarenean zure katua afaria prestatzen ikustea? Fantasia sexual bat benetako amesgaizto bilakatu al daiteke? Galdera horiei guztiei eta imajinatu ere ezin ditzakegun beste askori erantzungo dizkigute Sol Magunak, Maribel Salasek eta Gemma Martínezek, emanaldirako beren-beregi sortu den ikuskizunean.

Antzezlana stand up formatuarekin eszenaratuko da, eta umorez betetako ibilbidea proposatuko digu eguneroko bizitzako egoeretatik. Barreak bermatuta daude.

 


Taldea


Antzezleak: Sol Maguna, Maribel Salas, Gemma Martínez.

Saioak

19:30

Prezioa

15€

Arriaga lagunak eta kolektiboak: 12€

3 ikuskizunetarako ABONUA: 30€

Iraupena

80 min.

TOP