Antzerkia

Democracy in America

Ez dago jainkorik, baina ezta politikarik ere… eta ez dakigu zer egin eta nori erreklamatu

2017ko apirilaren 21tik 22ra

Antzezlanak Alexis de Tocqueville-k 1835ean idatzitako liburu homonimoa du inspirazio eta hura askatasunez moldatzen du. Bertan, gazte europar baten begiradak zalantzaz begiratzen dio Ameriketako demokraziari. Alabaina, demokrazia bera da eta ez hainbeste Amerika Tocqueville arduratzen duena eta zehaztasunez aztertzen du Frantzian aplikagarria den ikusteko. Hura izan zen Europak azalpen politikoaren eta giza azalpenaren iturritzat Atenasi begiratzeari utzi zion lehenengo aldietako bat.

Ikuskizuna ez da politikoa, baina bai polemikoa. Inoiz ospatu ez denaren ospakizuna da: sakrifizioaren, kultuaren eta erlijioaren amaiera, politikaren aurrekoa dena ikusteko, jainkoak jada presente ez dauden baina erabat hilda ere ez daudeneko une berezi hori. Ez da sakrifizio gehiago egongo, ezta, oraindik, politika ere; eta, orain, ez dakigu zer egin, nora joan, nori erreklamatu.

 

Italierazko bertsioa – gaintituluak euskaraz eta gaztelaniaz jarriaz


Taldea


Alexis de Tocqueville-n obran inspiratua

Zuzendaritza: Romeo Castellucci

Produkzio exekutiboa: Societas

Honako hauekin koproduzituta: deSingel International Artcampus, Festival Wiener Festwochen, Printemps des Comédiens à Montpellier Jaialdia, National Taichung Theatre Taipei-n, Holland Festival Amsterdam, Schaubühne-Berlin, Festival d’Automne with MC93 Maison de la Culture de Seine-Saint-Denis à Bobigny Jaialdia, Le Manège Maubeuge, scène nationale transfrontalière, Bilboko Teatro Arriaga Antzokia, São Luiz Udal Antzokia, Lisbon, Peak Performances Montclair State University (NJ)

Honako honen parte-hartzearekin: Théâtre de Vidy-Lausanne

Societas-en jarduera babesten du: Ministero Beni e Attività Culturali, Regione Emilia Romagna, Comune di Cesena.

 

Saioak

Apirilak 21. 20:00

Apirilak 22. 20:00

Prezioa

8,50 - 25€ /Beherapenak

Deskontu aplikagarriak:

Arriagako lagunek: %25etik %35era

Taldeek, familia ugariek, 30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek, %33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: %25.

Antzerkiko profesionalek: %25

Azken orduko deskontua: %50 (arestian aipaturiko taldeentzako, Arriagako lagunentzat izan ezik)

Gurpil-aulkian dauden ezgaitasuna duten pertsonek: %50 (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin)
TOP