Declaración de Guillermo
“Declaración de Guillermo” lanak bi etorkinen istorioa kontatzen du.
“Declaración de Guillermo” lanean bi etorkinen istorioa kontatzen zaigu, hain zuzen ere 1960ko hamarkada hondarrean Cordobako Rute herritik Euskal Herrira lantegi batera lan egitera iritsitako Guillermo eta Peperen istorioa.
Ilusioa, toki berriak, badaezpadako etorkizuna eta oroitzapenez beteriko maleta bat, iraganetik heldu dena etorkizun berri bat eraiki beharrez, atzean utzirik maitasuna, etxekoak eta sorterria, hots, ezezagunaren aurkako babesgarri guztiak.
Protagonista biak bide horri lotzen zaizkio ezagutzen ez duten etorkizun bat eraiki nahian, eta etorkizun horretan aurkituko dituzte esperientzia berriak eta bide-bukaera bana. Ikusleak, aldiz, batere espero ez duen amaiera bat.
Taldea
Egilea: Bernardo Atxaga
Antzerkirako moldaketa: José Cruz Gurrutxaga
Aktorea: José Cruz Gurrutxaga
Atrezzo eta jantziak:Charo Martínez
Musika gidaritza: Fran Lasuen
Zuzendaria: Susana Soleto
Saioak
Prezioa
14 euro / Beherapenekin