D’ARTAGNAN Y LOS JÓVENES MOSQUETEROS
Austriako Anak beste misio bat aginduko dio D’Artagnan leialari. Baina…
Erreginaren lepokoa berreskuratu eta hogei urtera, Austriako Anak beste misio bat aginduko dio D’Artagnan leialari: bil dadila berriro adiskideekin eta bere semea, Dofina, Frantziako Luis XIV.a izango dena, topatzea, ezkutatuta baitago. Baina Athos, Porthos eta Aramis zahar eta akituak jada ez daudenez sasoian, beren ondorengoak bidaliko dituzte: bi neska, ezeren eta inoren beldur ez direnak, eta mutiko ekintzaile bat. Denek batera, D’Artagnan eta mosketari gazteek Mazzarino kardinal gaiztoaren, botere guztia bereganatzeko konspiratzen dabilenaren, morroiak garaituko dituzte.
Gaztelaniazko opera, euskarazko eta gaztelaniazko gaintituluekin.
Adina: 6 urtetik gora
ABAO-OLBEren eta ARRIAGA ANTZOKIAren arteko lankidetza-hitzarmeneko ikuskizuna.
Taldea
D'Artagnan: José Luis Sola.
Ana Austriakoa: Andrea Jiménez.
Godot: Julen Jiménez.
Athos: Txema Lacunza.
Porthos: Juan Gallego.
Aramis: Alfonso García Noain.
Adele: Marta Huarte.
Christine: Selma Sola.
Albert: Julen García.
Mazarin: Iñaki Fresán.
Begiak gurutzatuta: Felipe Martínez.
Tranco: Mikel Lacunza.
Ostalaria: Mikel Galduroz.
Izurdea: María Gutiérrez.
Nafarroako Esgrima Historikoaren Elkartea, Corvus.
Nafarroako Ganbera Opera Abesbatza.
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa.
Musika zuzendaritza: Jesús María Echeverría.
Eszena zuzendaritza: Víctor Iriarte.
Eszenografia: Raúl Arraiza.
Argiztapena: Jorge Urrizola.
Jantziak: Edurne Ibáñez.
Ekoizpena
Nafarroako Ganbera Opera OCN
Saioak
04/01/2025 12:00 h. 18:00 h.
05/01/2025 12:00 h.
Prezioa
18€
Haurrak <15: 13 €
Iraupena
70 min.