Oskarbi taldeak Bitoriano Gandiaga, Xabier Lete, Jose Luís Treku eta J.A. Artzeren poesiari abestuko dio, besteak beste. Halaber, taldeak XV mendeko erromantzeei buruz sortutako azken kantuez gozatu ahalko dugu.

Ibilbide luzearen ondoren, sei ahotsek osatzen dute OSKARBI gaur egun, emakumezko hiru eta gizonezko beste hiru, sei musika-tresnez gain.

Ahotsak: Maite Aizkorreta, Bakartxo Maritxalar, Beronik Ondikola,Iñaki Maritxalar, Joxelu Treku, Carlos Ruiz.

Musika-tresnak: Iñaki Maritxalar, gitarra, Carlos Ruiz, akordeoia, Gontzal Iñarra, flauta, Joana Ortega, pianoa, Maite Irusta, bibolina, Diego de Vera, perkusioa eta flauta.

Une honetan kontzertuak eta haien hamaikagarren diskaren grabaketa uztartzen ari dira.

 


Taldea


Ahotsak: Maite Aizkorreta, Bakartxo Maritxalar, Beronik Ondikola,Iñaki Maritxalar, Joxelu Treku, Carlos Ruiz.

Instrumentuak: kitarra Iñaki Maritxalar, akordeoia Carlos Ruiz, flauta Gontzal Iñarra, pianoa Joana Ortega, biolina Maite Irusta, perkusio ttikia eta txirula Diego de Vera.

Saioak

Prezioa

12 euro / Beherapenekin

TOP