Antzerkia

Corta el cable rojo

Helburua da publikoak lehertu arte… barre egitea

2020ko abuztuaren 24tik, irailaren 08ra

Corta el Cable Rojo, guztiz inprobisatuta dagoen show-a da. Gidoia une bakoitzean sortzen da, ikus-entzuleen iradokizunetan oinarrituta. Antzezleek hutsetik sortzen diren istorioak erakusten dituzte, bat-batean abestiak konposatzen dituzte, hitz-jokoak egiten dituzte, soinu-efektuak erabiltzen dituzte eta pertsonaia paregabeak sortzen dituzte. Helburua, ikus-entzuleak barre algaraka eztandaraztea da. Guztia zuzenean eta esklusiban, gau batean gertatzen dena ez delako inoiz errepikatuko. Une bakoitza funtsezkoa izango da. Akziozko film baten eszena gorenean bezala: protagonistak, dardarka, bonbaren kable bat moztu behar duenean, arnasa gelditu egiten da. Inork ez daki zer gertatuko den hurrengo segundoan. Horrelakoa da inprobisazioa. Erabakiak hartu behar dira. Moztu Kable Gorria.

Egileak eta antzezleak Carlos Ramos, Jose Andrés eta Salomón dira. Ikus-entzuleek ziurrenez Paramount Comedy katean egiten dituzten bakarrizketengatik ezagutuko dituzte. Eurak sortu zuten Corta el Cable Rojo 2011n, ikuskizunaren munduan gero eta indar gehiago duten bi joera bateratzeko: eszenatokiko komedia eta antzerkiko inprobisazioa. Hainbat inprobisazio talde eta Stand Up komiko asko daude. Ikuskizunean ikusiko ditugun egileen-antzezleen show-a bakar bilakatzen duena bi gauzak batera egiten dituztela da. Komikoak eta inprobisatzaileak dira.


Taldea


Zuzendaritza: Carlos Ramos
Aktoreak/Gidoilariak: Carlos Ramos, José Andrés, Salomón
Produktorea: Sandra Reyes
Musika zuzenean: Angie Lofer
Musika-coverra: Laura Nadal
Eszenografia: Daniel González Ochoa, Alfonso Cogollo
Argiak, soinua, proiekzioak, efektuak, musika-aukeraketa: Lorenzo Ruiz
Ideia originala: Carlos Ramos

Saioak

Abuztua

24 - 19:30.

Iraila

8 - 19:30.

Prezioa

25€ /beherapenak

Arriaga lagunak:

%25ko DESKONTU

Kolektiboak:

%20ko DESKONTU

Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak:

%50eko DESKONTUA (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).

Iraupena

110' aprox.

TOP