Antzerkia

CONTRACCIONES

Mike Bartlett

Zer egiteko prest egongo ginateke gure lana ez galtzeagatik? Sistemaren parte gara, edo haren elikagaia bakarrik?

2024ko otsailaren 09tik 11ra

Zer egiteko prest egongo ginateke gure lana ez galtzeagatik? Etengabe entzuten dugu lana izatea eskertu beharko genukeela, lanik txarrena ere hobea dela lanik ez izatea baino eta, gauzak dauden bezala, hobe dela ez kexatzea. Izan ere, esaten badigute dena lehertzeko zorian dagoela —krisi klimatikoa, krisi ekonomikoa, krisi energetikoa, gerra nuklearra, iritsiko diren pandemiak…—, nork izango du animorik etorkizun hobe bat amestu eta hori lortzearren borrokatzeko? Daukagun apurrari eustea ere nekez lortzen badugu. Eta apur hori gure kaiola bihurtzen bada.

Sistemaren parte gara, edo haren elikagaia bakarrik? Lanak duintasuna ematen du benetan? Mike Bartletten testu guztietan bezala, obra honek ere elkarrizketa zehatzak ditu. Hitz, puntuazio edo isilune bakoitza arreta handiz aukeratuta, hondo bikoitz bat ezkutatzen du beti hizketaldi bakoitzaren atzean. Pandoraren kutxa bat irekitzear, pertsonaien amorru, ezinegon, min, odol edo oka guztiak ateratzen uzteko.

Contracciones obra dibertigarria eta gordina da. Lanaren munduari buruzko distopia bat, George Orwellen estiloan, eta umore beltzeko ukituekin. Black Mirror eta The office telesailen arteko nahasketa ezin hobea. Contracciones bi aktore handiren arteko eskrima-borroka da.


Taldea


Dramaturgia: Mike Bartlett.
Bertsioa: Jorge Kent.
Zuzendaria: Israel Solà.
Antzezleak: Candela Peña eta Pilar Castro.
Jantziak diseinatzea eta egitea: Carmen17.
Eszenografiaren diseinua: Bibiana Puigdefàbregas.
Argiztapenaren diseinua: Rodrigo Ortega.
Kreazio musikala: Guillem Rodríguez.
Bideoa: David González.
Saxofoia: Lucia Ramella.
Produkzioa: Producciones Come y Calla.

Saioak

9 – 19:30 h.
10 – 19:00 h.
11 – 19:00 h.

Prezioa

13 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

70 min.

TOP