Antzerkia - Agertoki irekia

CONTADO POR ELLAS

Republicanas y antifranquistas

Memoria historikoa berreskuratzeko lana, erraietatik ateratzen dena

2022ko urtarrilaren 18a

«Birramona espetxean sartu zuten, eta han egon zen bi urtez, etxetik seiehun kilometrora. Hiru alabak bakarrik utzi behar izan zituen. Gerra bizi izan zuten emakumeei egindako elkarrizketak eta haiei buruzko dokumentazioa erabili dira Contado por ellas antzezlana sortzeko. Emakume horietako bi Castellonekoak dira, jaio nintzen lekukoak, eta beste biak Bizkaikoak, bizi naizen tokikoak». Bea Insaren hitzak dira, Contado por ellas antzezlanaren egile, zuzendari eta antzezlearenak.

Gerra Zibila, gerraostea eta frankismoa bizi izan zuten emakumeei egindako omenaldia da ikuskizuna. Babeslekuetako bizimodua bonbardaketek iraun bitartean, emakumeen bizitza presondegietan, errepresaliak, hobi komunak, erbestea… ditu hizpide.

Antzezlanak testua, bideoa, performancea eta ikusleekin egindako zuzeneko solasaldiak uztartzen ditu.


Taldea


Sorkuntza, zuzendaritza eta antzezpena Bea Insa
Kanpoko begia: Ángel Mirou
Argazkia eta bideoa: Ángel Mirou
Argiztapen-diseinua: Patxi Pascual
Komunikazioa eta prentsa: Germán Castañeda
Jantziak: Isaura Mirou
Produkzioa: La Pacheca Collective

Saioak

18 - 19:30

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20ko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

50 min.

TOP