“Muerte” hitzak gaztelaniaz bi silaba ditu. Beldurra…Nazka…Arratsaldeko zortziak dira. Tiroa entzun da. Neska bat farmazia batetik atera da korrika. Bizikleta hartu eta pedalei eragin die atzera begiratu gabe. Nire aitaren arnasketa…Bost urrats nire oheraino…Tabako usaina. Emakume batek gomazko mahuka bat jarri du zure autoaren ihes-hodian eta atea itxi du. Norbaitek arriskuan zaudela ohartarazten zaitu. Poliziaren sirenak urrutitik entzuten dira. Jolasten dugu ea nork jasaten duen gehien mina, eskolan egiten genuen moduan? Lehen aldian ume bati bizikleta lapurtu nion…Ez dut deus balio, hori bakarrik. Nire logelako atea ireki da eta nik desagertu nahi dut. Haurtzaroa lapurtu zenidan…Jolastea, korrika egitea, barre egitea eta abar gustatuko litzaidake. Bala bat, bat bakarrik, eta agian dena amaituko da. Gaur egun arrunt bat izan beharko litzateke…Baina ez da horrelakoa izan…Zazpi urrats daude zabaltzaren ertzeraino. Zabaltzak gustatzen zaizkit.
Taldea
Como un viento helado/Izoztutako haizea bezala
Rafael Herrerorena
Itzulpena: Aizpea Goenaga
Zuzendaria eta eszenografia: Fernando Bernués
Antzezleak: Nerea Elizalde, Tania Fornieles eta Koldo Olabarri
Jantziak: Ana Turrillas
Argiztapena: Xabier Lozano
Ikus-entzunezkoak: Acrónica Producciones
Koordinatzaile teknikoa: Edi Naudó
Administrailea: Maite Gorrotxategi
Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas
Ekoizpen-laguntzailea: Nagore Plazaola
Saioak
19:30
Prezioa
8, 13 eta 18 euro /beherapenak
Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70Sarrerako prezioa: 13 euro
Arriagako Lagunak
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak
Sarrerako prezioa: 8 euro
Gazteak eta ikasleen taldeak
Iraupena
Ordu 1