Jazz Kontzertua

CLARENCE BEKKER BAND

BJC Arriagan

Soulak berriro liluratuko zaitu, lehen aldia balitz bezala

2023ko abenduaren 12a

Clarence Bekkerrek entzuten dionaren arima ukitzeko dohaina du. Bere ahots sakon, sutsu eta indartsuarekin, entzule guztiak zeharka goitik behera txunditzen ditu. Inor ez da hotz geratzen haren magnetismoaren aurrean. Soularen, funkaren eta poparen maisu handien indarra (hala nola James Brown, Prince, Whitney Houston, Michael Jackson eta Tina Turner abeslariena) biltzen du.

Bere ibilbide luzeari esker, arrakasta ugari lortu ditu CB Milton izengoitiarekin, eta nazioarteko proiekzioa duten Swinging Soul Machine, 08001 eta Playing For Change taldeen ahots nagusia izan da. Talde horien bideoek 200 milioi bisitatik gora dituzte sarean, eta, gainera, zazpi mundu-bira ere egin ditu haiekin.

Bizitzako ezbeharrek bere bide distiratsutik aldendu zuten une batez; baina, urte batzuk geroago, berriro hasi zen, mailarik apalenetik eta umiltasunik handienarekin. Zorionez, bueltan dugu, askoz indartsuago eta kulatan koska gehiagorekin, agertokiaren gainean izugarrizko arrakasta izateko asmoz. Zuzenean entzunda, denok barruan daramagun Marvin Gayerekiko nostalgia hori ahaztuko duzu. Soulak berriro liluratuko zaitu, lehen aldia balitz bezala.

2016an, Bartzelonako musikari nagusienetako batzuekin taldea eratzea erabaki zuen surinamdar ibiltari horrek. Ordutik, Clarence Bekker Band taldeak era guztietako entzuleak liluratu ditu. Haren 2020ko Changes diskoa, Jazz Activist diskografia-etxeak merkaturatutakoa, musika beltzaren panoramako proiekturik indartsuenetakoa da.

Logo BJC


Taldea


Ahotsa: Clarence Bekker.
Gitarra: Francisco Guisado «Rubio».
Teklatuak: Arecio Smith.
Baxua: Charlie Cuevas.
Bateria: Carlos López.

Saioak

Abenduak 12 – 19:30 h.

Prezioa

21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Bilbaina Jazz Clubeko kideak:
14€

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

1 h. 30 min.

TOP