Antzerkia

CIGARRERAS

Emilia Pardo Bazanen "la tribuna" eleberrian oinarritua

A Coruñako tabako-fabriketako emakume langileen borrokak. Monarkiaren amaiera eta errepublikaren aldarrikapena.

2022ko martxoaren 17a

Emilia Pardo Bazán bizirik zegoela egin zen ospetsu, eta, hala, literaturako eta gizarteko lehen lerroan egon zen, onerako eta txarrerako. Baina denborak aurrera egin ahala eta frankismoaren eraginez, idazlearen gaineko iritzi sinplista eta bidegabea nagusitu zen: zaharkitua eta kontserbatzailea izan zela zabaldu zen. Haren heriotzaren lehenengo mendeurrenaren harira, ikuskizun honek idazle polemiko eta kontraesankorra errebindikatzen du, aldi berean oso iradokitzailea izan zena eta XIX. mendearen bukaerako eta XX.aren hasierako feminismoaren eta literaturaren garapenean sekulako garrantzia izan zuena.

Cigarreras antzezlana La Tribuna eleberrian oinarrituta dago. Drama indibidualaren eta kolektiboaren tonuarekin batera, pasarte freskoak, arinak eta komikoak ere azaltzen dira; izan ere, uztarketa hori ohikoa da Emilia Pardo Bazánen narratiban. Idazle eta emakume gisa, ironia, sarkasmoa eta umorea erabili ohi zituen bai bere iritzia defenditzeko eta bai erasora jotzeko. Aipatutako eleberrian oinarrituta egon arren eta literaturako eta dramako produktu eratorria bada ere, lan independentea da Cigarreras.

Antzezlanean, kontakizuna A Coruñako tabako-fabrikan gertatzen da (eleberrian, Marinedan). Tabako-industria izan zen emakumeak masiboki kontratatu zituen lehenetarikoa. Hala, emakumeen lehen sozializazio-eremuetako bat izan zen, tradizionalki etxean sartuta egoten baitziren.

Argumentuak emakume langile baten eta gizon burges baten arteko ezinezko harremana kontatzen du. Dena den, beste irakurketa bat ere egin daiteke: krisialdi politiko baten lekukotza eskaintzen du, 1868an Borboien dinastia erortzera eta 1873an I. Errepublika aldarrikatzera eraman zuena. Garai nahasi haietan, gaur egungo oihartzunak adituko ditugu. Historia eta protagonistaren bizitza sinkronizatuta daude, krisialdi betean bizi du haurdunaldia, eta, sasiko semea erditzen ari dela, jendearen oihuak entzungo ditu kalean: Gora Errepublika Federala!


Taldea


Emilia Pardo Bazánen «La Tribuna» eleberrian oinarritutako ikuskizuna
Bertsioa eta zuzendaritza: Cándido Pazó
Antzezleak: Tamara Canosa, Susana Dans, Merce Castro, Isabel Naveira, Covadonga Berdiñas, Ana Santos, Ledicia Sola
Eszenografia: Dani Trillo
Jantziak: Martina Cambeiro
Argiztapena: Afonso Castro
Musika-espazioaren diseinua: Manuel Riveiro
Egokitzapena eta zuzendaritza: Cándido Pazó
Produkzio exekutiboa: Belén Pichel
Diseinu grafikoa: Planb Estudio

Saioak

17 - 19:30.

Prezioa

12 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

115 min.

TOP