Duo frantsesen errezitaldia. Errepaso bat XIX.-XX. mendeetako Frantziako konposatzaile garrantzitsuenen sorkari bikainenei. Camille Saint-Saëns (1835-1924), Gounod-en ikasle izana, dotorezia melodikoaz bi ahotsetako kantuak idatzi zituen.

Ernest Chausson (1855-1899), Wagnerren lilurapean bizi zen musikaria, azken tragikoa izan zuena XIX. mende amaieran etaahots musikaren alorrean gailendu zena. Bere koadernoetan utzi zizkigun kantu ugariak naturaren deskripzio ezin hobeak dira. Azkenik, Gabriel Fauré (1845-1924), Mélodie estiloaren maisua eta ahotserako obra ederraren sortzailea. Gounod-en erromantizismoaren oinordekoa, bere azken etapa modernistan konplexuagoa bihurtu zen harmonikoki.

Bere eragina nabaria da ondorengo konposatzaile frantziarrengan.


Taldea


Sopranoa: Miren Urbieta-Vega
Mezzo: Ainhoa Zubillaga
Pianoa: Rubén Fernández Aguirre
Musika: Camille Saint- Saëns, Ernest Chausson, Gabriel Fauré

Saioak

20:00 

Prezioa

15 euro

Arriagako lagunek, taldeek, familia ugariek, 30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek, %33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: 12 euro
TOP