CHICAGO MASS CHOIR
Gospelik onena, musikan Estatu Batuetako ikur nabarmenetakoa den hiri bati omen egiteko.
Sarreren salmenta ekainaren 19etik goizeko 11:30ean.
Chicago Mass Choir, mundu osoan gospelaren enbaxadore moduan ezagutzen duten taldea, Arriaga Antzokira itzuliko da, 2023ko abenduan kontzertu zerutiar bat eskaini ostean. Oraingoan, gospel ukituaz Chicagoko hiria omentzea proposatzen du taldeak. Hantxe sortu zen eta bizi izan zuen goraldia, Thomas A. Dorsey, Roberta Martin, Mahalia Jackson, The Caravans eta Chicagoko South Side alderdiko elizen inguruan, Europan Gabonetako soinu-banda bilakatu den musika. «Sweet Home Chicago», Grandes del Gospelen ekoizpen berria, Chicago Mass Choir taldearen eskutik dator, eta XX. mendeko 30eko, 40ko eta 50eko hamarkadetako klasikoen berri emango digu. Abesti horiek genero bat sortu zuten, Estatu Batuetako auzo beltzetatik mundu osoko jendartea mugiarazi eta hunkitu duena.
Taldea artista anitzekin aritu da lankidetzan ekoizpen handietan: Bob Dylanekin Gotta Serve Somebody kantuan, Umphrey´s Mc Geerekin, Oniramarekin, Dr. Bobby Jones Showan eta Three Mo Tenors eta The Colored Purple musikaletan. Halaber, urtero, Chicagoko Gospel Jaialdiarekin kolaboratzen du, eta, maiz, New Orleanseko French Quarter Festival jaialdian aritzen da, bai eta Los Angeleseko Staple Center aretoan ere. Chicago Mass Choir taldeak sarritan egiten ditu birak Europan barna, kritikan eta publikoaren aldetik arrakasta handia lortuz. James C. Chambersek 1988an sortutako taldeak mundu osoko entzuleak hunkitu ditu, taldekideen ahotsen edertasunarekin, erritmoaren energia kutsakorrekin eta itxaropen-kantu zirraragarriekin. Arriagako publikoak ongi daki hori.
Taldea
Saioak
Prezioa
22-42€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 20ko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: