Dantza - Antzerkia

CHARADAS

KREGO-MARTÍN DANZA

Dantza, antzerkia eta komedia, konplexurik gabe boteretsu, sentikor, suhar eta zintzo agertzen den mundu femenino batentzat.

2021ko azaroaren 03a

Dantza, antzerkia eta komedia uztartzen dituen ikuskizun berezia eta ausarta da Charadas. Krego-Martin Danza konpainiak lengoaia horiek nahastearen aldeko apustua egiten du, eta ez da gauza berria bere ibilbidean. Emakume interpretatzaile bi agertokira ateratzen dira ikusleak dibertitzeko eta hunkitzeko, dantza garaikidea eta komedia aliatuak izan daitezkeela erakusteko adorearekin. Bi ahizpa dira, elkarrekin bizi direnak, etxe berean… batek daki noiztik. Haien arteko harremanean boterea, hierarkia, maitasuna eta isolamendua nahasten dira batzetan.

Ikuskizunean izar handia den Roseta ahizpa nagusiaren iragan artistikoak eta Isidora gazteak aurrean daukan etorkizun irrikatsuak errealitate barregarria eratzen dute. Konplexurik gabe boteretsu, sentikor, suhar eta zintzo agertzen den mundu femeninoa. Emakume horien bitartez, dantzak eta hitzak naturaltasunez hartzen dute agertokia, eta ikuskizun berritzaile eta, agian, sailkaezin hau inguratzen du komediak.


Taldea


Ideia originala: Aitor Basauri
Zuzendaritza artistikoa: Aitor Basauri, Judit Ruiz
Koreografia: Judith Ruiz eta antzezleak
Testuak: Aitor Basauri eta antzezleak
Antzezleak: Bego Krego eta María Martin
Argien diseinua eta soinu-espazioa: Marc Cano
Jantzien diseinua: Angel Amor
Produkzioa: Krego-Martin Danza
Entseguetarako espazioa eta laguntza: Aikoa dantza-estudioa (Santurtzi)

Saioak

3 - 19:30.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Dantza profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

75 min.

TOP