Dantza

CAROLYN CARLSON COMPANY

THE TREE (Fragments of poetics on fire)

Nazioarteko dantzaren mito baten azken lana, kolapsoaren atarian den naturarekiko maitasunaren adierazpen indartsua da.

2021ko maiatzaren 22a

Carolyn Carlson dantzako mitoa da mundu-mailan. Kalifornian jaio zen eta gaur egun Frantziako herritarra da, baina, batez ere, nomada da, bere unibertso poetikoa garatu eta partekatu nahian dabil beti. Izan ere, bere lanaz mintzatzean, Carlsonek nahiago du «poesia bisuala» terminoa erabiltzea «koreografia» hitza baino. Lau hamarkadatan 100 piezatik gora sortu ditu, eta horietako asko mugarriak dira dantzaren historian. 2006an, Veneziako Biurtekoak haren lana goraipatu zuen koreografo bati emandako lehenengo Urrezko Lehoiarekin.

The Tree da konpainiarentzat sortu duen azken lana. Koreografoaren ikuspegi onirikoari esker eta parte hartzen duten 8 dantzarien birtuosismoaren bidez, kolapsoaren atarian den naturarekiko maitasunaren adierazpen indartsu eta bizia eskaintzen du piezak. Fenix hegazti baten antzera natura bere errautsetatik birsortuko den itxaropena ere adierazten du. Gaston Bachelard filosofoaren Fragments of a Poetics of Fire lanean oinarrituta, sugarren indar poetiko eta sinbolikoa eta, ikuspegi zabalago batekin, naturako elementuen konplexutasuna izan ziren Carolyn Carlsonen inspirazio-iturriak. 2000. urtean Literatura Nobel saria irabazi zuen Gao Xingjian artista bisualarekin batera egin du lan koreografoak. Gao Xingjianek, bere margolan abstraktuekin, eszenografiaren bikaintasuna lortu du.


Taldea


Koreografia: Carolyn Carlson.
Koreografia-laguntzailea: Colette Malye.
Artista bisuala: Gao Xingjian.
Musika: Aleksi Aubry-Carlson, René Aubry, Maarja Nuut, K. Friedrich Abel.
Argiztapen-diseinua: Rémi Nicolas.
Dantzariak: Juha-Pekka Marsalo, Riccardo Meneghini, Sara Simeoni, Constantine Baecher, Chinatsu Kosakatani, Céline Maufroid e p. Maes, Yutaka Nakata, Sara Orselli.
Argiztapen-zuzendaria: Guillaume Bonneau.
Eszena-zuzendaritza: Jank Dage.
Soinu eta bideo zuzendaritza: Rémi Malcou.
Produkzioa: Carolyn Carlson Company.
Koprodukzioa: Théâtre National de Chaillot, Théâtre Toursky Marseille, Ballet du Nord / Centre Chorégraphique National Roubaix Hauts-de-France, Equilibre Nuithonie Fribourg.
Egonaldiak: Pariseko CDCN-Atelier, salle Allende (Mons-en-Baroeul) eta Kiosk (Marquette-lez-Lille).
Babeslea: Crédit du Nord.
Carolyn Carlson Company Frantziako Kultura ministerioak (DGCAk) sortu zuen eta Tilderren laguntza jasotzen du.

Saioak

22 - 19:00.

Prezioa

16 - 42€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

70 min.

TOP