Ikuskizuna bertan behera

SARREREN ZENBATEKOAREN ITZULTZEA

Bertan behera geratutako ikuskizunetarako eskuratutako sarreren dirua berreskuratzeko, honela egingo da:

Sarrerak Internet bidez erosi badira, haien zenbatekoa automatikoki itzuliko da, ordainketa egiteko erabili zen finantza-txartela berberaren bidez ordainduta. Itzulketen bolumen handia dela eta, pazientzia eskatzen dugu.

Sarrerak antzokiko leihatiletan erosi badira, sarrerengatik ordaindutakoa itzuli egingo da ixtera bukatu eta gero, ohiko ordutegiaren barruan.

INFORMAZIO GEHIAGO

Arriaga Antzokiarekin harremanetan jarri zaitezke Informazio Bulegoan. Astelehenetik ostiralera, goizez 11:00tik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.:

 

 

LITERATURA ETA MUSIKA EUSKARAZ – ESPAZIO FOYERA

Igor Estankonaren sormen-espazioa poesia idatzian aurkitzen da. Borja Estankonarena, berriz, abestien konposizioan. Bakoitzak bere ibilbidea du.

Poesiaren eta musikaren arteko kimikak batzen dituenean, “Estankonatarrak” dira. Errezitaldi poetikoa proposatuko dute abestiekin nahastua edo  errezitatzeak dituen kontzertu akustikoa. Bi eratara ikus daiteke. Igorrek poemak errezitatzen ditu. Borjak abestiak abesten ditu. Noizean behin, Borjak Igorri laguntzen dio soinu-zatiekin; beste batzuetan, Borja berak Igorren letrak abesten ditu. Eta oraingoan Ilargi Agirre batu zaie.

Saioak

19:30 

Prezioa

15 € /beherapenak

Arriagako lagunak: %25eko deskontua.
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %20ko deskontua.
Gurpil-aulkian aurkitzen diren pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurreko palkoan lagun batekin).

TOP