“Bond and Beyond: 50 años del agente 007” munduko agente sekretu famatuenari eginiko omenaldia da. Egitarauan biltzen da James Bond-en filmen bost hamarkadatako soinu-bandaren aukeraketa bat, “Casino Royale”, “Goldfinger”, “From Russia with love”, “Skyfall”… eta beste zenbait filmetako musika alegia.
Gaur egun zinemako musikaren klasikotzat ditugun hainbat kantu eman dizkigu pelikula sagak. Melodia ezagunena
“James Bond kantua” bera da. Pertsonaiarekin lotuta daude beste hainbat ere: “Goldfinger“, “Diamonds are forever“, “You
only live twice“, “Live and let die“ eta 2014ko Grammy saria jaso zuen “Skyfall“.
Omenaldia osatzeko, pantaila handiak historian eman dituen beste agente sekretu ospetsu batzuen soinu bandak ere sartu
dira, hala nola Dick Tracy, Pantera arrosa edo Secret Agent Man.
Kontzertu honetan, Bilboko Orkestra Sinfonikoaz gain, errepertorioan espezialistak diren beste bi artista izango ditugu:
Michael Krajewski maisua, AEBetako orkestra onenetako batzuen pop zuzendaria eta Debbie Gravitte kantaria, Broadwayko artistarik ezagunenetako bat, Jerome Robbins Broadway obran parte hartzeagatik Tony saria irabazi zuena.
Taldea
Bilbao Orkestra Sinfonikoa BOS
Zuzendaria: Michael Krajewski
Kantaria: Debbie Gravitte
Saioak
Prezioa
9,50 - 32 euro / Beherapenak
Iraupena
1 ordu 30 minutu (atsedena)