Concierto – Espacio Foyer

BIDASOATIK HARAGO

Xabi Solano eta Jon Garmendia "Txuria"

Hegoaldetik iparraldera eta iparraldetik hegoaldera, musikarekin eta hitzekin jolasean.

2025ko azaroaren 18a
Sarreren salmenta ekainaren 19etik goizeko 11:30ean.

Xabi Solano eta Jon Garmendia «Txuria»-k 30 urte daramatzate elkarrekin sorkuntzan, Xabik musika sortuz eta Jonek hitzak idatziaz. Ibilbide luze horretan, 250 kantutik gorako bilduma osatu dute elkarrekin, Etzakit, 4itzal edo Esne Beltza bezalako musika taldeetan.

Bakarka ere aritu izan dira ikuskizun desberdinetan, eta aldi honetan elkarrekin emanaldia prestatu dute: Bidasoatik Harago. Ipuin laburrak eta poemak, trikitixa eta gitarrarekin lagunduta, kantuekin apaindutako ikuskizun bat da Bidasoatik Harago. Eskaintza xume bat da honakoa, zentzuak eta emozioak esnatzeko gonbidapena, herriaz, kulturaz, historiaz, desirez, ametsez eta maitasunez hitz egiten duen eskaintza, ordu eta laurdeneko bidean ikus-entzuleari momentu goxo bat pasarazteko nahikeria.

Hegoaldetik iparraldera eta iparraldetik hegoaldera Bidasoa ibaian barrena, hitzekin eta musikarekin jolasean arituz entretenimendu aberasgarri bat.


Taldea


Interpretatzaileak: Xabi Solano, Jon Garmendia.

Saioak

18/11/2025 19:30 h.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 20eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 15eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP